Helize (satelitea)
Helize (grekoa: Ελίκη), edo Jupiter XLV, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.
Helize (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 22,6 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Scott S. Sheppard (mul) , David Clifford Jewitt (en) , Jan Kleyna (mul) eta Yanga R. Fernández (en) |
Aurkikuntza-data | 2003ko otsailaren 6a |
Honen izena darama | Helike (en) |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 20.540.284 km |
Orbita-periodoa | −601,402 egun |
Makurdura orbitala | 154,8 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 3 km |
Masa | 90 Pg |
Albedoa | 0,04 |
Behin-behineko izendapenak | S/2003 J 6 |
Ezaugarri fisikoak
aldatuHelize satelite txikia da (4 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.
Anankeren taldeko satelitea da: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak. Talde horretan sailkatutako sateliteak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.
Aurkikuntza
aldatuScott Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna, Y. Fernández eta H. Hsieh Hawaiiko Unibertsitateko astronomoek aurkitu zuten, 2003ko otsailaren 6an hartutako irudiak aztertzean. Aurkikuntzaren berri 2003ko martxoaren 4an eman zen, Jupiterren beste sei sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
Izendapena
aldatuHelize satelite-izena mitologia grekoko Helize pertsonaian du jatorria; Helize musetako bat zen, Zeusen alaba.
Hasieran, S/2003 J 6 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren seigarren satelitea zela. Helize behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion.