Ireki menu nagusia

Ananke (grekoa: Ἀνάγκη edo Αναγκαιη), edo Jupiter XII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ananke (satelitea)
Ananké.jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea S. Nicholson
Data 1951-09-28
Kategoria moon of Jupiter Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren satelite Jupiter
Ardatzerdi handia 20.439.111 km
Eszentrikotasuna 0,3121491
Orbita-periodoa 596,96 egun
Makurdura orbitala 150,18704°(ekliptikarekiko)
Ezaugarri fisikoak
Masa ~3,0 ×1016
Grabitatea azalean 0,010 m/s2
Albedoa 0,04
Tenperatura ~124
Itxurazko magnitudea 18,75

Ezaugarri fisikoakAldatu

Ananke satelite irregularra da, txikia (28 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.

Anankeren espektro infragorria P motako asteroideena bezalakoa, eta litekeena da ura edukitzea. Espektro ikusgaian, satelitea pixka bat gorrixka da.

Anankek bere izena ematen dio satelite-talde bati, Anankeren taldeari: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak, eta Ananke da taldeko handiena. Talde horretako guztiak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.


AurkikuntzaAldatu

Seth Barnes Nicholson-ek aurkitu zuen, 1951ko irailaren 28an, Wilson mendiko behatokian.


IzendapenaAldatu

Ananke satelite-izena mitologia grekoko Ananke pertsonaian du jatorria; Ananke Zeusen maitalea zen.

Anankek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter XII izena erabili zen izendatzeko.

Kanpo-loturakAldatu