Hego Koreako 2016ko eskandalu politikoa

Hego Koreako 2016ko eskandalu politikoa Park Geun-hye Hego Koreako presidenteak ustelkeria sare batean izan zuen parte hartzeari buruzkoa da. Eskandalua 2016ko urrian azaleratu zen, Choi Soon-silen ordenagailu pertsonala aurkitzearen ondorioz. Choi Soon-sil, Choi Tae-min sekta txamaniko bateko buruzagiaren alaba, Park Geun-hye-ren lagun mina zen eta honen ordenagailuan aurkitutako argazkiek eta dokumentuek Park Geun-hye presidentea ustelkeria, influentzia-trafiko, botere-abusu, enpresa handiei estortsio eta funts publikoak bidegabe erabiltzearekin erlazionatu zuten, guzti hau Choi Soon-silen influentziaz[1][2].

Park Geun-hye presidentea.

Eskandalu honen ondorioz ehunka mila pertsonak protesta egin zuten[3]. 2016ko abenduan, legebiltzarrak auzi politikoa hasi zuen, eta 2017ko martxoan Konstituzio Auzitegiak kargutik kendu zuen. 2018ko apirilean, 24 urteko kartzela zigorra ezarri zioten[4][5].

Testuingurua aldatu

Park Chung-hee Hego Koreako militar, politikari eta diktadorea eta bere emazte Yuk Young-soo ziren Park Geun-hye-ren gurasoak. 1974ko abuztuaren 15ean Mun Se-gwang Ipar korearen aldeko zainichi korearra (Koreako japoniar okupazioaren garaian Japoniara joan ziren hego zein ipar korearrak eta hauen ondorengoak) orduan agintean zegoen Park Chung-hee hiltzen saiatu zen baina bere ordez Yuk Young-soo emaztea izan zen hildakoa[6][7]. Une hartan Choi Soon-silen aita, Choi Tae-min, Park familiari aholku eman eta laguntzeko prest agertu zen eta honela ezagutu zuen Choi Soon-silek Park Geun-hye. Bost urte beranduago Park Chung-hee ere atentatu batean hil zen, bere inteligentzia zerbitzu buruak hil zuen[8].

2007an Hego Koreako aldizkari batek Koreako Inteligentzia Agentzia Zentralaren duela hogeita hamar urteko txosten bat argitaratu zuen. Txosten horretan adierazten zenez, Choi Tae-min familiarengana gerturatu zen esanaz Yuk Young-soo ametsetan agertu zitzaiola, alabari laguntzeko eskatuz[9]. Choi Betiereko Bizitzaren Elizako liderra zen, kristautasunaren, budismoaren eta korear txamanismoaren elementuak nahasten zituen talde sektarioa[10]. Seulgo enbaxada estatubatuarraren kable diplomatiko batek, geroago WikiLeaksek argitaratu zuenak, honi lotutako zurrumurruen berri ematen zuen. Zurrumurru horiek Choi Tae-min "Rasputin korearra" moduan izendatzen zuten, "Parken gorputz eta ariman erabateko kontrola izan zuena, eta... bere seme-alabek aberastasun handiak pilatu zituzten emaitza gisa". Honi erantzunez, Parkek "abertzaletzat" jo zuen Choi Tae-min, eta eskerrak eman zizkion "garai zailetan" emandako aholkuengatik eta kontsolamenduagatik[11][12][13].

2016. urtearen amaieran txosten batzuk argitaratu ziren esaten zutenak Choi Soon-silek Park presidentearekiko gertutasun desegokia zuela eta berarengan influentzia izan zezakeela. Txosten hauen arabera, Choik aldizkako informeak jasotzen zituen Parken agenda, diskurtso edo kontu pertsonalei buruz, eta Ipar Korearekin egindako bilera sekretuei buruzko informazio sailkatua ere ikusi zuela esaten zuten. Informazioa eskuratzeaz gain, txosten hauen arabera Choik influentzia zuen Parken erabakietan, baita estatu mailakoetan ere[14][15][16].

Zentsura aldatu

Ustelkeria kasu honen aurretik ere, Parken gobernua behin baino gehiagotan saiatu zen komunikabideetan hainbat modutan eragiten. Besteak beste, komunikabideetako exekutiboekin merkataritza loturak sortu zituen, eta sare sozialetako kritikoei jarraipena egin eta jazartzeko batzorde bat sortu zuen, 2014an 304 herritaren heriotza eragin zuen MV Sewol-en hondoratzea bere ardura zela esaten zutenak barne[17][18][19]. Parken gobernuak milaka artisten izenak biltzen zituen zerrenda beltza osatu zuen, gobernuaren jarduna edozein modutan kritikatu zuten pertsonek gobernuaren aldetik inolako laguntza eta aitortzarik jaso ez zezaten[20][21].

Prozesua aldatu

2016ko urriaren amaieran Choi Soon-silen ordenagailu pertsonala aurkitu zuten eta bertan topatutako dokumentu eta argazkiekin ikerketa eta atxiloketak hasi ziren[22].

Abenduaren hasieran oposizioa ados jarri zen Park Geun-hye-ren kargugabetzea eskatzeko. Asanblada Nazionalak onartu zuen eta abenduaren 9an kargugabetzea gertatu ze; lehen ministroa zen Hwang Kyo-ahn jarri zen behin-behineko presidente postuan[23]. Abenduaren 21ean horretarako izendatutako talde berezi bat kasua ikertzen hasi zen[24].

2017ko martxoaren 10ean epaitegiek erabaki zuten kargugabetzea mantendu eta betikotzea, Hego Koreako historian lehen aldiz[25]. 60 egun beranduago hauteskundeak egin ziren eta Alderdi Demokratikoko Moon Jae-in izan zen garaile[26].

Martxoaren 30ean Park Geun-hye atxilotu zuten[27]. 2018ko apirilaren 8an 24 urtetako kartzela zigorra ezarri zioten (geroari 25 urtetara igo zena) korrupzio eta botere abusuagatik[28]. 2021eko abenduaren 24an indultua eman zioten, bere osasun arazoengatik. Abenduaren 31ean askatu zuten, kartzelan 5 urte baino gutxiago igaro ostean[29][30].

Protestak aldatu

 
Protesta Seulen 2016ko urriaren 29an Park-en kargugabetzea eskatuz.

Park-en kontrakoak aldatu

Eskandalu politiko honek protesta ugari eragin zituen herrialdean. Park Geun-hyeren dimisioa eskatuz manifestazio masiboak egin ziren Seulen[31] eta beste hainbat hiritan. 2016ko azaroaren 12an, milioi bat herritarrek baino gehiagok parte hartu zuten Gwanghwamun plazako protestetan, presidentearen egoitzatik gertu, Park presidentearen dimisioa edo kargugabetzea eskatuz[32]. Azaroaren 19an, beste milioi bat herritarrek protesta nazionalean parte hartu zuten, Park presidenteak bere botere-abusuaren ikerketan kolaboratzeari uko egin ondoren[33]. Azaroaren 26an, 2 milioi herritar inguruk parte hartu zuten protestan, Park presidentearen dimisioa eskatuz[34][35]. Protestek aurrera jarraitu zuten, asteroko maiztasunarekin atera ziren kalera, herrialdeak inoiz ezagutu gabeko kopuruetara iritsiz[36]. 2017ko urtarrilaren 21ean 13. protesta egin zen Seulen, 200.000 lagun baino gehiagorekin[37].

 
Park-en aldeko mobilizazioa, 2017ko martxoaren 1ean Seulen.

Park-en aldekoak aldatu

Presidentearen aldekoek ere egin zituzten mobilizazioak. 2016ko urriaren 31n JTBC komunikazio enpresaren aurrean elkartu ziren, eskandaluaren inguruko jarraipen objektiboagoa egiteko eskatuz. Azaroaren 19an milaka pertsona mobilizatu ziren babesa adierazteko[38]. Abenduaren 17an berriz ere protesta egin zuten, kasu honetan ere komunikabideen jokabideaz kexatzeko, Park-en irudiari kalte egitea egotziz[39].

Kargugabetzearen ondoren Parken aurkako protestetako jende kopuruak behera egin zuen; aldiz, Parken aldeko manifestarien kopuruak gora egin zuen. Antolatzaileek esan zuten bi milioi baino gehiago izatera iritsi zirela, baina adierazpen hauek kritikatuak izan ziren, zenbakiak irrealak zirelakoan[40][41].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Griffiths, James. (2016-11-02). «South Korea presidential scandal: What you need to know» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  2. (Ingelesez) «Cult leader’s daughter may upend South Korea presidency» www.cbsnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  3. Berria. «Ehunka mila lagunek eskatu dute Hego Koreako presidentearen dimisioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  4. Berria. «Hego Koreako presidente ohiari 24 urteko kartzela zigorra ezarri diote» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  5. «24 urteko kartzela zigorra Hego Koreako presidente ohiari, ustelkeriagatik» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  6. (Ingelesez) Khomami, Nadia. (2017-02-15). «North Korea: isolated state with a long history of assassinations» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  7. (Ingelesez) President Hee gives speech and assassin ... | Stock Video | Pond5. (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  8. (Ingelesez) «The inside story of the Park Chung Hee killing» koreajoongangdaily.joins.com 2015-11-02 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  9. (Ingelesez) Sang-Hun, Choe. (2016-10-27). «A Presidential Friendship Has Many South Koreans Crying Foul» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  10. (Ingelesez) «Shamanistic cult linked to president» koreajoongangdaily.joins.com 2016-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  11. (Ingelesez) «Leaked U.S. Embassy Cable Warned of 'Rasputin' Behind Park» english.chosun.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  12. Rok Presidential Election: Still the Politics of the Vortex. 2007 July 20, 05:13 (Friday) (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  13. Who Is Park Geun-Hye?. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  14. (Ingelesez) Nam, Alastair Gale and In-Soo. «South Korean President Aided Extortion Scheme: Prosecutors» WSJ (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  15. «‘It’s actually a system where Choi Sun-sil tells the President what to do’» english.hani.co.kr (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  16. «South Korea’s president fights impeachment and other demons» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  17. «South Korea | Country report | Freedom in the World | 2015» web.archive.org 2017-02-24 (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  18. (Ingelesez) Gale, Alastair. «Korean Prosecutors Indict Japanese Journalist on Defamation Charge» WSJ (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  19. (Koreeraz) 뉴스, JTBC. (2016-11-16). «[단독 민정수석실 '세월호 문건' 입수…여론조작 조언도»] news.jtbc.co.kr (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  20. (Koreeraz) «[Exclusive The Blacklist Started with the Sewol»] english.khan.co.kr (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  21. (Ingelesez) Sang-Hun, Choe. (2017-01-12). «South Korea’s Blacklist of Artists Adds to Outrage Over Presidential Scandal» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  22. (Ingelesez) Williams, Jennifer. (2016-11-30). «South Korea's former president is going to prison. The scandal behind it is batshit.» Vox (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  23. (Ingelesez) AP; December 9; 2016; Comments, 9:20 a m Share on Facebook Share on TwitterView. «The latest: S. Korea PM officially becomes acting president - The Boston Globe» BostonGlobe.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  24. «Special Prosecutor pledges to figure out bribery, question President Park» english.hani.co.kr (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  25. (Ingelesez) McKirdy, Paula Hancocks,Euan. (2017-03-10). «South Korea: Court upholds President Park Geun-hye's impeachment; protests erupt» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  26. Rodriguez, Mikel. «Liberalek bertze aro politiko bat hasi nahi dute Hego Korean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  27. (Ingelesez) «Ex-South Korean president Park Geun-hye arrested in corruption probe» BBC News 2017-03-30 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  28. (Ingelesez) «Park Geun-hye: South Korea's ex-leader jailed for 24 years for corruption» BBC News 2018-04-06 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  29. (Ingelesez) Shin, Hyonhee. (2022-03-24). «South Korea's disgraced ex-president Park returns home after prison» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  30. (Gaztelaniaz) «Indultada la expresidenta surcoreana Park Geun Hye, en prisión por corrupción» La Vanguardia 2021-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  31. (Ingelesez) «Thousands protest in South Korea, demand president quit over scandal» Reuters 2016-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  32. (Ingelesez) «ONE MILLION protesters storm Seoul's streets, demanding Park's resignation» koreatimes 2016-11-12 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  33. «Dreaming of a new world, one million candles again burn nationwide» english.hani.co.kr (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  34. (Ingelesez) Park, Madison. (2016-11-26). «Growing South Korean protests demand President Park's resignation» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  35. (Ingelesez) «People order Park to step down» koreatimes 2016-11-27 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  36. (Ingelesez) He-rim, Jo. (2017-01-01). «10 million participate in 2016 rallies» The Korea Herald (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  37. (Ingelesez) 김수연. (2017-01-21). «Protesters hold 13th weekly rally to demand Park's ouster» Yonhap News Agency (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  38. (Ingelesez) 송상호. (2016-11-19). «(3rd LD) Hundreds of thousands stage rally to call for Park's resignation» Yonhap News Agency (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  39. (Ingelesez) «Supporters, opponents of embattled Park stage big rallies in Seoul» Reuters 2016-12-17 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  40. (Ingelesez) KH디지털2. (2017-01-15). «Why are pro-president rallies growing?» The Korea Herald (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).[Betiko hautsitako esteka]
  41. (Koreeraz) 윤준호. «[단독'100만' 주장 탄기국, 태극기는 '5만장' 구입»] n.news.naver.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).

Kanpo estekak aldatu