Hector Orruño (Gasteiz, 1980ko maiatzaren 2a) arabar margolaria da. Margolaria definitzen duena, norberak bizitzarekiko oinarrizko jarrera eta ulertzeko eran oinarritzen delarik. Mihisean margoak aplikatzetik urrun dabilen azalpenetatik.

Hector Orruño
Bizitza
JaiotzaGasteiz1980ko maiatzaren 2a (43 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Aitak denbora librean margotutako koadroek inspiratuta eta Hectorrek berez margozteko joera edukita, bere irudimena lantzeari ekin zion.

Bere artelanak Gasteizko Artium Museoan, Euskadi, Belgika eta Londresko hainbat Erakusketa Aretoetan ikusgai egon dira.

Lortutako bekek eta sariek, Arabako Arte Lehiaketa aipagarri, bere munduarekiko ikuspuntu eta jarrera era artistikoan garatzeko aukera eman diote, geuri, gozatzeko aukera emanez.

Formakuntza ibilbidea aldatu

Hamasei urte zituelarik, Gasteizko Arte Eskolan marrazketa lantzen hasi zen eta lau urteren buruan gaueko eskolatan berezitasun desberdinak landu zituen. Aldi berean Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean, 1998 urtetik gaur egunera, pintura ibilbidetik lizentziatura lortzeko lanetan dihardu.

Unibertsitatearen aldi nagusia amaituta, nahiz eta doktoretza programan parte hartu, “hutsune baten aurrean aurkitzen duzu zeure burua”, irakaslego eta taldekideen faltaren aurrean, norberak ekintzari aurre egin behar dio eta norbere bidea bilau. Hori izan zen bere hitzetan, baina dirudienez momentuz ez du lizentziaturarik amaitu, beraz ez da doktoretza programan oraindik ezta sartu ere egin.

Hala ere, artearen munduan sartu nahi denari begira, Artearen inguruan dauden bestelako formakuntza espazioetan parte hartzearen alde egiten du. Prozesu horretan ikasten dena guztiz osagarrizkoa aurkitzen baitu.

Kanpo loturak aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.