Hebeloma leucosarx Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, zapore desatsegina du.

Hebeloma leucosarx
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaHebeloma
Espeziea Hebeloma leucosarx
P.D.Orton, 1960

Sinonimoa: Hebelomatix leucosarx.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera eta zabaldura, titi kamutsarekin eta ertz kurbatuarekin. Kapelaren azala belus fin batekin, itsaskorra hezetasuna badago, zurixka kolorekoa, beixa, krema kolorekoa edo horixka, ertzerantz argiagoa.

Orriak: Adnatuak, nahiko estuak, gaztetan tantatxo gardenak exudatzen dituzte, kolore zurixkakoak hasieran, zahartzean marroira biratzen dute.

Hanka: Pruina fin batekin, oinarrira lodixeagoa, zurixkatik okre argira doan kolorekoa. Eraztunik gabe.

Haragia: Zuria. Usain mikatz samarrekoa edo errefauarena. Espora-jalkina, marroi-horixka kolorekoa.[2]

Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Hebeloma fragilipes delakoarekin nahas daiteke, hau erraz hausten da. Hebeloma lutense espeziearekin ere bai, honek laranja kolorea du eta orriak zabalago. Hebeloma crustuliniforme ere antzekoa da, honek patataren edo errefauaren usaina du.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Uda amaieratik udazken amaierara. Talde txikietan ateratzen da. Ez da oso ohikoa. Baso mistoetan. Urkia, sahatsa. Egur gogorretan, hezeguneetan, lurzoru lohitsuetan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Islandia, Svalbard, Errusia, Kaukasia, Maroko, Txina, Turkmenistan, Iran, Andaman uharteak, Australia, Zeelanda Berria.[6]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 228 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  6. Hebeloma leucosarx: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu