Heartbreak Ridge
Heartbreak Ridge (Hego Euskal Herrian Burdinezko Sarjentua eta Ipar Euskal Herrian Gerraren Jauna) 1986ko Clint Eastwood estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorearen gerra filma bat da. Bertan, Clint Eastwood, Marsha Mason, Everett McGill eta Mario Van Peebles aktoreek antzeztu zuten.
Heartbreak Ridge | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Heartbreak Ridge |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | San Diego |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Clint Eastwood |
Gidoigilea(k) | Joseph Stinson (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Clint Eastwood |
Konpainia ekoizlea | Malpaso Productions |
Edizioa | Joel Cox (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lennie Niehaus (en) |
Argazki-zuzendaria | Jack N. Green |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Grenada |
Historia | |
Nominazioak | Soinu onenaren Oscar Saria 59. Oscar Sariak Les Fresholtz (en) , Dick Alexander (en) , Vern Poore (en) , Bill Nelson (en) |
warnerbros.com… | |
Heartbreak Ridge izenburua Koreako Gerran jazotako Heartbreak Ridge gudutik datorkio, filma honetan Clint Eastwoodek antzeztutako pertsonaiak gudu horretan heroi ekintzak burutzeagatik saritua izan zela aipatzen baita.
Argumentua
aldatuFilma 1983. urte inguruan girotua dago. Tom Highway (Clint Eastwood), alkoholarekin arazoak eta izaera gogorra duen estatubatuar trebatzaile militar beterano bat da, bere arazo horren ondorioz bizitza pertsonala hondatu eta emazteak nahiz lagunek laga zuten, bere militar ibilbidean goreneko prestigioa lortzeko zuen guztia sakrifikatuz. Koreako Gerra eta Vietnamgo Gerrako beterano zaildua da, oraingoan misio berri baten ardura eman diotelarik: bere militar-basera iritsi berri diren hasiberri talde bat benetazko Marine bilakatu eta laisterrera burutuko den Grenadako inbasiora erabat prestatzea.
Aktoreak
aldatu- Clint Eastwood: Thomas Highway sarjentua
- Marsha Mason: Aggie
- Everett McGill: Malcolm A. Powers maiorra
- Moses Gunn: Luke Webster sarjentua
- Eileen Heckart: Mary Jackson
- Bo Svenson: Roy Jennings
- Boyd Gaines: M.R. Ring tenientea
- Mario Van Peebles: "Ziztako" Jones
- Arlen Dean Snyder: Choozoo sarjentu maiorra
- Vincent Irizarry: Fragetti
- Ramón Franco: Aponte
- Tom Villard: "Profil"
- Mike Gomez: Quinones
- Rodney Hill: Collins
- Peter Koch: Johanson "Suediarra" sarjentua
- Richard Venture: Meyers kolonela
Kanpo estekak
aldatu- Heartbreak Ridge filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)