Hassan II.aren meskita

Hassan II.aren Meskita» orritik birbideratua)

Hassan II.aren meskita (arabieraz: مسجد الحسن الثاني‎) Casablancan (Maroko) dagoen meskita erraldoi ospetsua da, munduko tenplu altuena: minaretean dauden laserrek 210 metrotara ailegatzen dira eta urrutitik ikus daitezke. Halaber, munduko bigarren handiena da, Mekaren atzetik. [1]Penintsula artifizial baten gainean eraikia dago, itsasoaren uraren gainean; horren arrazoia Koranen bertsikulo batean dago: «Alaren tronua uraren gainean zegoen».[2]

Hassan II.aren meskita
مسجد الحسن الثاني
Kokapena
Estatu burujabe Malta
Maltako eskualdeakGozo Region (Ghawdex)
Maltaren banaketa administratiboa Victòria
Koordenatuak64°35′35″N 3°40′17″W / 64.593167°N 3.671453°W / 64.593167; -3.671453
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1993ko abuztuaren 30a
Izenaren jatorriaHassan II.a Marokokoa
Erlijioaislama
Arkitektura
ArkitektoaMichel Pinseau (en) Itzuli
EstiloaMoorish architecture (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Kokapena Casablancan Hassan II.ak berak erabaki zuen, herrialdeko ekonomikoki hiri indartsuena nolabait bereizteko. Diseinua Michel Pinseau arkitekto frantsesarena da. Eraikuntza 1985eko uztailaren 12an hasi zen eta 1993ko abuztuaren 30ean inauguratu zuten. Eraikuntzan 2.500 pertsonek eta 10.000 artisauek hartu zuten parte. Artisauek sapaiak, zoluak, zutabeak eta apaingarriak egin zituzten horretarako egurra, mosaikoak, igeltsua, marmola... erabiliz. Obraren kostua 5.494 milioi dirhamekoa izan zen, 505 milioi euro inguru. Minareteren altura 210 metrokoa da. Meskitaren kanpo aldea 30.000 m²koa da.[3]

Eraikina aldatu

Meskitaren erabileretatik at, eraikinean 100.000 pertsona bildu daitezke: 80.000 patioan eta 25.000 otoitz aretoan. Halaber madrasa edo eskola koranikoa du, hitzaldi-aretoa, hammams, liburutegi espezializatuak, lur azpiko aparkalekua...[3]

Kritikak aldatu

Marokoko gizartearen sektore handiek megaproiektu hau kritikatu zuten. Kostuak oso handiak izan ziren eta obrak egiteko aurretik txabola-auzo bat ezabatu behar izan zen; kaltetuek horren truke ez zuten ezer jaso.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. a b .

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hassan II.aren meskita