Harrika

Euskal musika taldea

Harrika 2002. urte amaieran Trintxerpen, Pasaia (Gipuzkoa), sortutako euskal musika taldea da.

Harrika
Datuak
JatorriaTrintxerpe
Musika motaRock
Urteak2002 - gaur egun
Informazio gehigarria
Harrika.net
Badok: harrika Musikasten: harrika

Taldekideak aldatu

  • Etxaun - gitarra eta ahots nagusia.
  • Egoitz - gitarra eta ahotsak.
  • Iñaki - baxua eta ahotsak.
  • Breo - bateria (2006tik).

Aurreko partaideak aldatu

  • Aitor "Sayans" - ahots nagusia (2002-2006).
  • Iñigo - bateria (2002-2006).
  • Hiper - baxua (2005, baxujolea 4 kontzertuetan Iñaki Londresen zegoelako).

Kronologia aldatu

  2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
Gitarra eta ahotsa Etxaun Otaño    
Gitarra Egoitz González    
Baxua Iñaki Pérez    
Bateria Iñigo Olano Breogán Fernández, Breo    
Ahotsa Aitor Sayans -    

Historia aldatu

Harrika 2002. urte amaieran sortu zen, Iñaki, Aitor, Iñigo, Egoitz eta Etxaunek osatuta.

2003an kontzertuak ematen hasi ziren eta 2004ko abuztuan Galtzarabordako Estudio 77-n beraien lehenengo maketa grabatu zuten Jorge Reboredo teknikari bezala edukita Loiolako jaietan antolatutako rock txapelketa bat irabazi eta gero. Maketa honek kontzertu asko eskaintzeko aukera eman zien eta argitaratu zituzten 500 kopiak azkar saldu ziren.

2006. urtea ez zen hain ongi hasi ordea, urte hasieran Aitor eta Iñigok taldea uztea erabaki ostean ahots eta bateriaren lekuak hutsik geratu ziren.

Hilabete batzuen ondoren Breo taldean sartu zen bateriaz arduratzeko, eta beste hirurok abesten ibili ondoren, Etxaunek abeslariaren lekua hartzea erabaki zuten. Abesti berriak egin ostean, Andoaingo Garate estudioetara joan ziren 2007ko Aste Santuan Haritz Harreguy teknikariarekin beraien lehenengo diska grabatzeko: Itzaletan, 2008ko otsailean kaleratu zena.

Bi urte beranduago, 2010eko martxoaren 19an, Ugaora (Bizkaia) joan ziren bertan Iñaki Espartzak duen Geure Gogoa estudioan disko berri bat grabatzera, "Arrosarik gabeko arantzak" izenekoa, urte bereko ekainean argia ikusi zuena.

Diskografía aldatu

  • Harrika - maketa - (2004)

1- Itzali / 3:45
2- Emakume ahaztuak /2:48
3- Gaueko harrikada / 3:12
4- Agintearen kale ilunetan / 4:12
5- Txuriz jantzitako zerria / 3:53
6- Hitz egin / 2:23

1- Harrika / 3:05
2- Gaztaro bideratua / 3:01
3- Dos fronts oberts / 2:30
4- Duerme bien / 2 :34
5- Ez dut ahaztuko / 2:39
6- Zentsuraren sugarretan /3:25
7- Itzaletan / 2:29
8- Gauero / 3:07
9- Hurrenarte / 3:18
10- Hamaika urteko gizona / 4:26

  • Arrosarik gabeko arantzak (2010)

1- Arrosarik gabeko arantzak
2- Borrokaren alaba
3- Joxani
4- Kena baten doinu gorria
5- Hemengo egunerokoa
6- Ama
7- Lau urte
8- Irudi bat baino gehiago
9- Zuri-beltzeko bizitza
10- Nor gara gu?
11- Jaizkibelen bihotzean
12- 120=36

Kanpo estekak aldatu