Harpagornis moorei, edo Haasts arranoa, desagerturiko arrano espezie galdua da, behinola Zeelanda Berriako hegoaldean bizi izan zena. Ezagutzen den arrano espezierik handiena da, eta haren harrapakin nagusia moa hegaztiak ziren (hegaz egiteko gaitasunik ez zuten hegazti erraldoiak).

Harpagornis moorei
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAccipitriformes
FamiliaAccipitridae
GeneroaHarpagornis
Espeziea Harpagornis moorei
Haast, 1872
Datu orokorrak
Luzera2,6 m
Masa15 kg
Haasts arranoa moak erasotzen (interpretazioa).

Australian eta Zeelanda berrian ugaztun handirik ez zenez, lehiakide faltan hegaztiek hartu zuten munduaren beste eremuetan ugaztunek zituzten txoko ekologikoak. Moak belarjale ausnarkarien papera zuen, eta harpagornis moorei harrapariak ehiztari handien errola betetzen zuen.

Arrano espezie hori 1400an desagertu zen, bere janari iturri garrantzitsuena, moa, Maoriek desagertzeraino ehizatu eta haren habitata suntsitu baitzuten. Gizakia 1280 urtearen inguruan heldu zen Zeelanda Berrira.

Espezie honetako emeek 10-15 kg pisatzen zutela uste da, eta arrek 9-12 kg inguru pisatzen zutela. Hegoak hedaturik 2,6 metro zabal izan zitezkeen. Hegaz egiteko gai den animalia batentzat, tamaina benetan handia zuten, gaur egungo hegazti harrapariek baino handiagoa.

Baliteke Maorien aitzinako ipuinetan ageri diren hegazti mitologikoek animalia hauetan ukatea jatorria.

Kanpo estekak aldatu