Harpa paraguaitar
Harpa paraguaitarra (guaranieraz: Paraguái ysapu eta gaztelaniaz: arpa paraguaya) Paraguaiko hari instrumentu bat da, harpa angeluar klasikotik eratorritakoa, europar eta guarani musika kulturen bat-egitearen ondorioz. Harpa paraguaitarrak 36 hari izan ohi ditu, baina badira 32, 38, 40 eta 43 haridun aldaerak.
Harpa paraguaitar | |
---|---|
diatonic frame harps without tuning action (en) | |
Jatorrizko herrialdea | Paraguai |
Identifikazioa | |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 322.211 |
Harpa paraguaitarrak Paraguaiko musika tresna nazional izaera du. 1997az geroztik Paraguaitar Harparen Egun Nazionala (guaranieraz: Ysapu Paraguái Ára[1] edo gaztelaniaz: Día del Arpa Paraguaya) ospatzen da urtero ekainaren 9an, Félix Pérez Cardozo musikagilearen heriotzaren urteurrena oroitzeko, 1997ko Paraguaiko Kongresu Nazionalaren 17.488 zenbakidun dekretuak hala xedatuta.[2]
Félix Pérez Cardozo, José del Rosario Diarte, Digno García, Luis Bordón, Lupo Encina, Celso Duarte, Ismael Ledesma eta Nicolasito Caballero dira harpa aldaera honen harpalari ezagunenak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Guaranieraz) Invernizzi, Cristina. (2014-05-26). «Ysapu Paraguái Ára» ABC Color (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Méndez, María Leticia. (2013-05-27). «Día Nacional del Arpa Paraguaya» ABC Color (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).