Hammerfest
Hammerfest Norvegiako hiria eta udalerria da, Finnmark probintziakoa. Europako hiririk iparraldekoenetako bat da.
Hammerfest Hammerfest | |||
---|---|---|---|
municipality of Norway (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Norvegia | ||
Probintzia | Finnmark | ||
Alkatea | Terje Wikstrøm (en) | ||
Jatorrizko izena | Hammerfest | ||
Herriburua | Hammerfest | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 70°42′N 23°42′E / 70.7°N 23.7°E | ||
Azalera | 849 km² | ||
Mugakideak | Kvalsund, Alta, Hasvik, Porsanger eta Måsøy | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 11.310 (2023ko urtarrilaren 1a) 36 (2022) | ||
Dentsitatea | 4 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 4.827 | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1789ko uztailaren 17a | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Haparanda udalerria eta Kola | ||
http://www.hammerfest.kommune.no/ |
Hiria Kvaløya uhartean dago, eta Kvalsund zubiaren bidez lotuta dago kontinentearekin. Zirkulu Polar Artikoan badago ere, ez dago permafrostik inguruan; urteko batez besteko tenperatura 2 °C da.
Hiria Norvegiako iparraldeko turismo-gune nagusietakoa da, eta sami kulturaren gune garrantzitsua da. Kirol-arrantzarako eta urpeko igeriketarako zerbitzuak ditu.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Hammerfest) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 8.0 | 7.7 | 7.5 | 11.5 | 23.4 | 27.9 | 29.7 | 26.6 | 19.4 | 14.8 | 10.0 | 9.1 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -2.2 | -2.1 | -1.0 | 1.3 | 5.6 | 11.0 | 14.7 | 13.3 | 8.8 | 4.1 | 0.9 | -1.1 | 4.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -5.2 | -5.0 | -3.7 | -1.0 | 3.2 | 7.8 | 11.3 | 10.5 | 6.6 | 2.0 | -1.6 | -3.8 | 1.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -8.9 | -8.8 | -7.2 | -4.3 | 0.4 | 5.2 | 8.5 | 7.8 | 4.1 | -0.6 | -4.4 | -7.1 | -1.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -23.5 | -23.0 | -21.0 | -16.5 | -14.3 | -4.3 | 2.5 | 0.0 | -8.2 | -15.0 | -18.1 | -20.4 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 71 | 65 | 62 | 60 | 47 | 52 | 56 | 60 | 79 | 93 | 85 | 90 | 820 |
Iturria: http://eklima.met.no/ |
Historia
aldatu1789an herri-kategoria onartu zioten inguruari, baina lehenagotik arrantza- eta ehiza-gune garrantzitsua zen eskualdean.
Napoleondar gerretan, Britainia Handiak Danimarka-Norvegietako erresumari eraso zion, eta Hammerfest-ek britainiar itsas armadaren bonbardaketa jasan zuen 1809an.
1890ean, okindegi batek sua hartu zuen; sutea zabaldu egin zen, eta etxeen erdiak erre zituen.
Bigarren Mundu Gerran, alemanek hiria okupatu zuten, eta, alde gin zutenean, hiriaren parte handi bat erre zuten.
Kanpo estekak
aldatu- Hammerfesti buruzko informazio turistikoa (ingelesez) (norvegieraz)