Hamilkar III.a (antzinako grezieraz: ᾿Αμίλκας latinez: Hamilcar; Kartago, K.a. IV. mendea-Sirakusa, K.a. 310 edo K.a. 309), Giskonen semea eta Hannon I.a Handiaren biloba. Hamilkar III.a Kartagoko sufete izan zen Agatokles Sirakusakoaren garaian.

Hamilkar III.a
Bizitza
JaiotzaKartago
HeriotzaSirakusa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta buruzagi militarra

Biografia aldatu

Gairi buruz gehiago jakiteko: Eknomo mendiko gudua eta Sirakusako setioa (K.a. 311).

Kartagoko magistratu gorena aukeratu zuten Hamilkar II.aren (susmatzen da estatu hilketa bat izan zela[1]) desagerpen misteriotsuaren ondoren[2]. Bere aurrekoak Agatoklesekin egin zuen aliantza hautsi eta Afrikako indar erraldoi batekin joan zen Mediterraneoko uhartera, lider siziliota arriskutsuari aurre egiteko. Agrigentoren ondoan lehorreratu zen (kartagotarrekin aliatutako hiria), Hamilkar Giskon Eknomo izenez ezagutzen den muinoan kanpatu zen eta azkenean, Sirakusako armadarekin talka egin zuen[3].

Emaitza ziurra izan ez zuten bi batailen ondoren, Hamilkarrek Agatokles garaitzea lortu zuen eta Sirakusako Pentapolis setiatzera joan zen, kora[oh 1] konkistatu ondoren[4]. Setio itogarriak bultzatu zion Agatoklesi erabaki ausart bat egitera, armadaren bat inoiz saiatu ez zuena, gatazka Afrikako lurraldera eramatera; horrela Hamilkarren tropen helburu nagusitik aldenduz; Sizilia setiatzea[5].

Hainbat gorabeheren ondoren, Hamilkar Sirakusako harresietan sartzea lortu zuen, baina bere gerra taldea poliseko biztanleek harrapatu eta preso egin zuten, garai hartan Agatoklesen anaiak gidatuta; Antanderrek. Atzilotu ondoren, burua moztu zioten Sirakusako plaza publikoan[6].

Bere buruezurra Afrikara bidali zuten eta Agatoklesek Libiako erregeei erakutsi zien Kartagorengan ez sinestera bultzatzeko eta zapaltzaile feniziarraren aurkako askapen borrokan sartzeko[7].

Oharrak aldatu

  1. Kora terminoak polis hiria eta honen lurraldea adierazten du, hiriaren eta lurraldearen oreka polisaren alderdi ezaugarrietako bat dela erakusten du, hiriaren eta landa arteko harreman organikoa azpimarratuz.

Erreferentziak aldatu

  1. SCHUBERT, Rudolf (1976): Agathoclesen historia cit. in Consolo Langher, 52 or., 62. zk.
  2. Juniano Justino, XXII 3, 8.
  3. Diodoro Sikulo XIX 106, 3-6
  4. Diodoro Sikulo XIX 110, 3-4,
  5. Juniano Justino, XXII 4, 5; Diodoro Sikulo, XX 4.
  6. Diodoro Sikulo XX 30,31
  7. Diodoro Sikulo XX 33, 1-2

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu