Bomilkar I.a Kartagokoa

Bomilkar I.a Kartagokoa (hizkuntza punikoz: 𐤁𐤃‬𐤌𐤋‬𐤒‬𐤓‬𐤕‬, BDMLQRT)[1] agintaria eta militarra izan zen K.a. IV. mendean. Giscón I.aren iloba (K.a. 337-K.a. 330) eta Hamilkar II.aren lehengusua (K.a. 330) zen.

Bomilkar I.a Kartagokoa
monarch of Carthage (en) Itzuli

K.a. 309 - K.a. 308
Hamilkar II.a Kartagokoa - baliorik ez →
Bizitza
JaiotzaK.a. IV. mendea
HerrialdeaAntzinako Kartago
HeriotzaKartago, K.a. 308 ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: Gurutziltzaketa
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakTunisko gudua (K.a. 310)

Biografia

aldatu

Kartagoko indarrak Agatoklesen aurka zuzendu zituen honek Kartagoko lurraldea inbaditu zuenean, K.a. 310. urtean, Hamilkar liderra izanik, K.a. 330 eta 309 artean gobernatu zuena.

Inbaditzaileekin aurkako lehen borrokan, Hannon jenerala hil egin zen eta, Diodoro Sikuloren arabera, Bomilkarrek etsaiari baimena eman zion zelaian arrakasta izateko, honela, bere herrikide beldurtuko ziren eta Kartagoko tirano bihurtzeko aukera izango zuelakoan[2]. K.a. 308. urtean, atzerapen eta zalantza ugari izan ondoren, gobernua bereganatzen saiatu zen 500 herritarren eta hainbat mertzenarioen laguntzarekin, baina Kartagoko Senatuak matxinoak barkatzeko aginduarekin errenditzea lortu zuen. Bomilkarri dagokionez, harrapatu eta gurutziltzatu zuten[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. Huss (1985), 561 or.
  2. Diodoro Sikulo, XX. 10,12; comp. Arist. Polit. v. 11, ed. Bekk. (Smith-ek aipatua)
  3. Diodoro Sikulo, XX. 43, 44 ; Juniano Justino, XXII. 7. ( Smith-ek aipatua)

Bibliografia

aldatu
  • HUSS, Werner (1985): Geschichte der Karthager, Munich: C.H. Beck, ISBN 9783406306549 (alemanez)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Aurrekoa Kartagoko errege Ondorengoa
Hamilkar II.a Kartagokoa
K.a. 309-308
Kartagoko senatua