Ireki menu nagusia

Kartagotarrek Sirakusari jarritako setioa (K.a. 311-309) Himera ibaian izandako guduaren ostean gertatu zen, urte berean. Gudu horretan, Hamilkarrek, Giskonen semeak eta kartagotarren buruzagiak, Agatokles Sirakusakoa irabazi zuen. Greziarra Sirakusara erretiratu zen, irlako greziar hirien kontrola galduz. Arazoaren jatorria hasi zen greziar hiriek kartagotar eremuak inbaditzean. Hamilkarrek Sirakusa setiatu eta portua itxi zuenean, Agatoklesek aurre egin beharrean, erabaki zuen Libia[1] erasotzea, kartagotarren aberria. Sirakusatik irtetzeko afrikarren blokeoa ekidin eta gero, nolabaiteko arrakasta izan zuen Libian. Hamilkarrek armada zati bat Kartago laguntzera bidali zuen, Sirakusako harresien kontrako lehenengo erasoen (K.a. 310) porrotaren ondoren. K.a. 309an, Hamikarrek, gaueko iluntasunez baliatuz, berriro erasotzeari ekin zion, baina oldarra desordenatua izan zenez, sirakusarrek kontraeraso bat egin zuten kartagotarrak sorpresaz hartuz. Nahiz eta kartagotar armada handiagoa izan, sirakusarrak gauaz eta eremua ezaguteaz baliatuz, kartagotarrak ihesan jarri zituzten. Hamilkar atxilotu eta hil zuten. Itsas blokeoari dagokionez, Agatokles gai zen hau apurtzeko aldi baterako Sirakusara itzuli zenean.

Sirakusako setioa
II. Siziliar gerrak
Sirakusan
Guerre greco-puniche Greek-punic wars 1.0.jpg
Greziar-puniko maskaren nahasketa.
Data K.a. 311-309
Lekua Sirakusa, Sizilian
Emaitza Sirakusaren garaipena
Gudulariak
Kartago Sirakusa
Buruzagiak
Hamilkar Agatokles
Antander
Erimnon Etoliakoa
Indarra
120.000 oinezko
5.000 zaldun
Gaurko estimazioa
30.000-36.000 oinezko
4.000-4.500 zaldun.

kontraerasoa:
3.000 oinezko;
400 zaldun.
Hiriko beste indar batzuk ezezagunak zaizkigu

Galerak
16.000 hildako;
6.000 atxilotu
Ezezaguna


Eduki-taula

AurrekariakAldatu

Hamilkarren eta Agatoklesen armadak elkarren kontra borrokatu zuten K.a. 311an Himera ibaiaren guduan. Agatoklesen porrota itzela izan zen armadaren parterik handiena kartagotarrek hil edo preso hartu zutenean. Sirakusarrak, bizirik zeudenak bildu ondoren, kanpalekua erre egin zuen eta Gelara abiatu zen. Han tarte batez egon zen asmo batekin: banatu nahi zuen kartagotar armada, honek Sirakusa eraso egin baino lehen. Estrategia horri esker, sirakusarrek uztak jaso zitzaketen. Pentsatuta zegoen moduan, Hamilkarrek lehenbizi Gela eraso zuen, baina amore eman zuen jakitean Agatoklesen anitz soldadu zuela eta ondo hornituta zegoela hiria defendatzeko. Ezintasun hori ikusirik, erabaki zuen Agatoklesen hiri aliatuak oldartzea, horren ondoren kartagotarren aldera pasatuko zirelakoan[2]. Gelako setioa altxatu zenean, Agatokles Sirakusara abiatu zen gainonteko armadarekin. Eskualdeko aleez hornitu zuen hiria eta apurtutako harresiak konpondu zituen[3], baina Siziliako kontrola galdu zuen Kartago itsasoan eta lehorrean nagusitu zelako[4]. Dirudienez, etorkizuna iluna zen Agatoklesentzat. Nahiz eta aukera guztiak haren kontra egon, erabaki zuen Libia, Kartagoren aberria, erasotzea. Lortu nahi zuena zen Sirakusan Kartagoren presioa ahultzea. Libian saiatu zen kartagotarren aliatuak matxinatzen eta Kartagoren eskualde aberatsa arpila zezaten. Greziar armadak pentsatzen zuen aukera gehiago izango zuela Afrikan kartagotarrak irabazteko, Sizilian geratu zirenak baino trebetasun eskasagoa zutelako[5].

SetioaAldatu

Agatoklesek eman zion Antander anaiari Sirakusa defendatzeko ardura eta horretarako garnizio egokia utzi zion. Hirian matxinadaren bat ez gertatzeko, Libian zegoen bitartean, familiak banandu zituen: batzuk Sirakusan zeuden, besteak, berriz, Libiako kanpainian. Modu horretan ez zen inor ausartuko Sirakusan matxinatzera beste senide batzuk Agatoklesekin jarraitzen zuten bitartean[6]. Kanpainarako behar zuen dirua, umezurtzen jabegotik, tenpluen eskaintzetatik eta emakumeen bitxietatik hartu zuen. Helburu horrekin hiritar aberatsenak inbitatu zituen, (haren gobernuaren aurkakoak baziren ere) hiria modu baketsuan lagatzeko. Alde egiten zutenean, haien ostean mertzenarioak bidali zituen hiltzeko. Orduan, aberatsen ondasunak hartu eta horien esklabuak askatu zituen zerbitzu militarrerako egokiak zirelako. Honela aberastasun handia lortu zuen[7].

Agatokles Libiarantz abiatu zenAldatu

Kartagotarrek Sirakusako portua itxi zuten trirremezko flota batekin, Agatoklesena, 60 itsasontzi zituena, baino handiagoa zena. Agatoklesek itxaron behar izan zuen une egokia Sirakusa uzteko. Hau heldu zen Sirakusara aleez beteriko itsasontziak etortzean. Kartagotarrek formazioa apurtu zutenean itsasontziak harrapatzeko, Agatoklesek azkar utzi zuen portua[8]. Hasieran, kartagotarrek uste zuten Agatoklesek hornidurazko itsasontziak berreskuratu nahi zituela eta horregatik gudu-formazioa hartu zuten. Konturatu zirenean greziar flotak alde egiten zuela, haren atzean abiatu ziren. Bitartean, ale zekarten itsasontziak portuan sartu ziren lasaitu ederra emanez populazio goseteari. Kartagotarrak greziar flotaren parera heldu ziren baina azken hauek, gauaz baliaturik, alde egin zekaketen. Orduko data, K.a. 310ko abuztuaren 15, jakin dezakegu gertaturiko eguzki-eklipse bati esker[9].

Sirakusan berririk gabe Agatoklesi buruzAldatu

Agatokles Libiara heldu zenean, itsasontziak erre zituen haren soldaduek ihes ez egiteko. Era berean, ez zuen nahi armadaren zati bat utzi trirremeak zainduz, eta are gutxiago kartagotarrek itsasontziak har zitzatela[10]. Agatoklesek lehorreratu zen tokia utzi zuenean, kartagotarrek erretako trirremeen branken brontzezko puntak hartu eta, trofeo moduan, Kartagora eraman zituzten[11]. Bitartean, Agatoklesek Megalepolis eta Tunis Zuria hiriak arpilatu eta suntsitu zituen[12] eta urte berean, kartagotarrak Tunis Zuriako guduan irabazi zituen. Porrot horren ostean, kartagotarrek Hamilkarri, Sizilian zegoela, mezulariak bidali zizkioten. Laguntza eskatu zioten, ahalik eta azkarren, eta greziar itsasontzien bontzezko brankak helarazi zizkioten. Hamilkarrek branka hauek sirakusarriei erakutsi zizkion, froga baten gisa, adierazteko Agatoklesen tropak Libian garaituak izan zirela, beraz, Sirakusa errenditu beharko zen. Hiritar askok sinistu eta galdutako senideengatik dolu egin zuten. Hala ere, Sirakusako agintariek susmo txarrak zituztenez, kartagotar mezulariak egotzi zituzten. Bitartean, hiritar batzuk kartagotarrak sinistu eta Sirakusa utzi zuten Hamikarren bermea zutelako. Hamilkarrek uste zuenez bere ziriak eragina izan zuela, defendatzaileen morala amore emanda zegoela eta soldadu gutxi zeudela Sirakusa babesteko, harresien kontrako erasoa prestatu zuen[13].

Fitxategi:Siziliako kulturak (K.a. 431).jpg
Siziliako kulturak (K.a. 431)

Hamilkarrek, hiria errenditzekotan, parkamena eskeini zien Antander eta beste buruzagiei. Erimon etoliarrak, buruzagitza partekatzen zuena Artanderrekin, liderrak konbentzitu zituen itxaroteko Agatoklesen berriak izan arte. Bitartean, Agatoklesek bi itsasontzi egin zituen Sirakusara bidaltzeko Libiako garaipenaren berria jakinarazteko, baina Siziliara hurbiltzean, kartagotarrek ikusi bezain pronto jazarri zituzten. Edonola ere, greziar itsasontziek lortu zuten portuan sartzen eta sirakusarrei Libiako berriak kontatu zizkieten[14].

Lehenengo kartagotar oldarraren errefusatzeaAldatu

Hamilkar konturatu zen harresiak defentsarik gabe zeudela hiritarrak portura abiatu zirenean, tropak, eskailerak zeramatzatela, harresietan igo ziren nabarituak izan gabe. Hala ere, murruak eskuratzear zeudenean, defendatzaileek ikusi zituztela, beste hiritarren laguntzarekin, erasotzaileak egotzi zituzten. Hildako batzuk utzi ondoren, kartagotarrak erretiratu ziren. Hamilkar nabaritzean ez zela gai Sirakusa konkistatzeko, tropak kendu zituen harresietatik eta 5.000 soldadu bidali Kartagora mezularien eskaerari erantzuteko[15].

Ustekageko kontraerasoa bigarren oldarreanAldatu

K.a. 309an, Hamilkarrek Olinpieum inguruko eskualdea okupatu zuen (hiriko hegoaldean zegoena, Portu Handiko kostan, Anapo ibaiako bokalaren ondoan) eta bigarren erasoa prestatu zuen. Sirakusarrek, horretaz jabeturik, 3.000 oinezko eta 400 zaldun bidali zituzten Eurialo gaztelura, harresien osagarri bat zena[16]. Kartagotar armada askoz handiagoa zen: 120.000 oinezko eta 5.000 zaldun[17]. Baliospen berrien ustez, kartagotar infanteriak, 30.000-36.000 soldadu eta zalditeriak 4.000-4.500 izango zituela[18]. Kartagotarrak, Hamilkarrek zuzenduta eta nabarituak ez izateko, gauez harresietarantz abiatu ziren. Hauen ostean, Dionekrates erbesteratutako sirakusarrak zalditeria zuzentzen zuen. Infanteria bi taldetan banatu zen: bata kartagotarrez osaturik eta bestea Kartagoren greziar aliatuez. Hauen atzean kanpalekuko jende zaratatsua zihoan Sirakusako arpilaketaz probetxu atera nahi zuena. Errepideak estuak eta egoera txarrean zeudenez, laster hasi ziren borrokak jarraitzaileen eta armadaren hornitzaileen artean erabakitzeko norena zen lehentasuna armadaren atzean joateko. Horrek nahaste-borraste eta anabasa eragin zuen kartagotar lerroetan[19]. Eurialo gazteluko defendatzaileek aurreratze kaotiko hori hautematean goiko partetik etsaiak haserre bizian eraso zituzten. Gau iluna zenez, kartagotarrek uste zuten erasotzaileen indarra askoz handiagoa zela. Desordenaturik, desabantailan eta eremua ezagutu gabe, kartagotar armada sakabanatu zen. Bideak estuak zirenez, zalditeriak oinezkoak zapaldu zituen. Are gehiago, iluntasunean hauetariko batzuk elkarren kontra borroka hasi ziren etsaitzat hartu zituztelako. Hamilkarri dagokionez, bere lekuan egon zen baina sirakusarrek bizirik harrapatu zuten, afrikarraren soldaduek alde egin zutelako[20].

OndorioakAldatu

Hurrengo egunean, hiritarrek Hamilkar Sirakusako kaleetatik paseatu eta gero lintxatu zuten. Gerora, burua moztu eta Agatoklesi bidali zioten Sirakusaren garaipenaz jakinarazteko. Hamilkar zenez armadari kohesioa ematen ziona, hau desagertzean, greziar aliatuek Deimokrates jeneral aukeratu ondoren, erabaki zuten alde egitea. Kartagotar armadaren aginteari zegokionez, Hamilkarren ordezkariei eman zieten[21]. Akragas greziar hiria Kartagoko aliaturen bat zenak, gerra dela eta Kartago eta Sirakusa ahuldu zeudelakoan, uste zuen une egokia zela Siziliako buruzagitza lortzeko. Xenodiko jeneralak armada bat zuzendu zuen Gela, Enna eta Herbeso askatzeko kartagotar menpetik eta hiri horiei autonomia emateko[22], baina, K.a. 307an, sirakusarrek akragastarrak irabazi zituzten[23]. Hala ere, kartagotar armadaren itsasontziek jarraitzen zuten portua ixten eta ale horniduraren ezaz, hiria hasi zen gosea pairatzen[24]. Blokeoa apurtu zen K.a. 307an Agatokles aldi baterako Sirakusara itzuli zenean[25].

ErreferentziakAldatu

  1. Antzinitateko Libia, gaurko Marokotik antzinako Egiptoko mendebalderaino hedatzen zena.
  2. Diodoro Sikulo: 1954, 19.110.
  3. Diodoro Sikulo: 1954, 19.110.
  4. Diodoro Sikulo: 1954, 20.3.
  5. Diodoro Sikulo: 1954, 20.3.
  6. Diodoro Sikulo: 1954, 20.4.
  7. Diodoro Sikulo: 1954, 20.4.
  8. Diodoro Sikulo: 1954, 20.5.
  9. (Diodoro Sikulo 1954, 20.5 eta Ray 2009, 199 orria.
  10. Diodoro Sikulo 1954, 20.7.
  11. Diodoro Sikulo: 1954, 20.9.2.
  12. Diodoro Sikulo 1954, 20.8.
  13. Diodoro Sikulo 1954, 20.15.
  14. Diodoro Sikulo 1954, 20.16.
  15. Diodoro Sikulo 1954 20.16.
  16. Diodoro Sikulo 1954, 20.29.1–4 eta 42. oin-ohorra.
  17. Diodoro Sikulo 1954, 20.30.1
  18. Ray 2009, 199. orrialdea.
  19. Diodoro Sikulo 1954, 20.29.5–7 eta 44. oin-oharra.
  20. Diodoro Sikulo 1954, 20.29.8–30.1.
  21. Diodoro Sikulo 1954, 20.30.2–31.1.
  22. Diodoro Sikulo 1954, 20.31.2–30.5
  23. Diodorus Siculus 1954, 20.45.1 20.56.1.
  24. Diodoro Sikulo 1954, 20.32.3–5
  25. Diodoro Sikulo 1954, 20.45.1. 20.61.5–8.

BibliografiaAldatu

  • Diodoro Sikulo (1954): GEER, Russell M.: Ed. Library of History, 10. Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press. ISBN 978-0-674-994294.
  • RAY Fred Eugene (2009): Greek and Macedonian Land Battlesof the 4th Century B. C.: A History and Analysis of 187 Engagements. Jefferson, North Carolina, McFarland & Company, ISBN 978-1-4766-0006-2