Alba Iulia

Gyulafehérvár» orritik birbideratua)

Alba Iulia (hungarieraz: Gyulafehérvár; alemanez: Karlsburg / lehen Weißenburg; latinez: Apulum, Erdi Aroko latinez: Alba Iulia, Carlopolis), Errumaniako hiria, Albako konderri edo barrutiko hiriburua, Mureş ibaiaren ertzean, Transilvanian.

Alba Iulia
Alba Iulia
Gyulafehérvár
Karlsburg
municipality of Romania (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Errumania
Barrutia/KonderriaAlba
AlkateaGabriel-Codru Pleșa (en) Itzuli
Jatorrizko izenaAlba Iulia
Gyulafehérvár
Karlsburg
Posta kodea510002–510408
HerriburuaAlba Iulia (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak46°04′35″N 23°34′22″E / 46.0764°N 23.5728°E / 46.0764; 23.5728
Map
Azalera103,65 km²
Altuera230 m
Demografia
Biztanleria64.227 (2021eko abenduaren 1a)
691 (2011)
Dentsitatea619,65 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia258
Ordu eremuaEkialdeko Europako Ordua
Hiri senidetuakAlcalá de Henares, Alessandria, Arnsberg, Nof HaGalil (en) Itzuli, San Benedetto del Tronto, Sliven, Székesfehérvár, Varese, Chisinau, Nazaret, Aigio (en) Itzuli, Düzce (en) Itzuli, Viadana, Biograd na Moru (en) Itzuli, Lanzhou, Lutsk eta Fontainebleau
MatrikulaAB
http://www.apulum.ro/
Artikulu hau Errumaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alba».

Hiriak zati bi ditu, nagusiki: Karlos VI.a Austriakoak 1716-1735 bitartean eraikitako zitadela bata, eta, beste aldean, katedral gotikoa eta XVIII. mendeko Batthyaneum Liburutegi-Museoa dagoena.

1992. urtean, biztanleriaren % 93,7 errumaniarra zen, % 3,5 hungariarra, % 2 ijitoak ziren, eta % 0,6 alemanak. Historikoki, Errumaniako gutxiengo hungariar eta alemanen gune garrantzitsua izan zen hiria.

Historia aldatu

Hiria daziarren gune politiko eta ekonomiko garrantzitsua izan zen; orduko izena Apulon zen, eta Ptolomoeok aipatu zuen bere lanetan. Daziako hegoaldea Erromatarren Inperioak hartu zuenean, Apulum izena ipini zioten hiriari, eta bertan ezarri zuten Dacia Apulensisko hiriburua.

1541-1690 bitartean, Transilvaniako Printzerriko hiriburua izan zen.

1918. urteko abenduaren 1ean, Transilvania Errumaniako parte izatera pasatu zen, eta 1922ko urriaren 15ean Fernando Errumaniakoa Alba Iulian Errumaniako errege izendatu zuten.

Kanpo estekak aldatu