Gymnopus hariolorum Gymnopus generoko onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Asa ustelaren usaina du eta zapore desatsegina.

Gymnopus hariolorum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus hariolorum

Sinonimoa: Collybia hariolorum.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero ganbil-kanpai itxurakoa eta, azkenik, lau samarra, uhindu-flexuosoa, baita erdian hondoratuta ere eta titi kamuts batekin. Ertz zorrotza, uhindu-lobulatua, okertuta eta pixka bat ildaskatua denbora hezearekin. Azal leuna eta matea; gamuza argi kolorekoa edo arre-gorrixka kolorekoa, diskoan ilunagoa.

Orriak: Estu samar, estuak, meheak, eta adnatatik sublibrera bitartekoak; zurixkatik kremara kolorekoak eta ertzak osorik eta kolore berekoak.

Hanka: 3 - 6 (6,5) x 0,3 - 0,6 cm-koa, zaila, elastikoa, larrukara, barnehutsa, azkenik feltro itxurakoa, batzuetan izurtua, zapaldua eta oinarri pubeszente aldera ildaskatua; arre-gorrixkatik gamuza kolorekora doana, eremu apikal argiagoarekin eta oinarri ilunagoarekin.

Haragia: Zurixka, mehea, elastikoa eta zaila oinarena; aza ustelaren edo Camembert gaztaren usaina du eta zapore gozoa, baina desatsegina, aza hostoa gogorarazten duena.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Hariolorum epitetoa latinetik dator, astrologoa, igarlea esan nahi duen "hariolus" hitzetik. Igarleena.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Collybia dryophila delakoarekin nahas liteke, honek oin okre-horixka du, baita Micromphale brassicolens espeziearekin ere, honek usain antzekoa du eta zur degradatuetan hazten da.

Sasoia eta lekua aldatu

Maiatzetik urrira. Baso heze eta ilunetako pagoen hostoen artean hazten da.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Errusia, India, Australia, Papua Ginea Berria, Karibea, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 254 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 273 or. ISBN 84-282-540-X(T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 301 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu