Gustavo Jiménez Saldías
(«Gustavo Jiménez» orritik birbideratua)
Gustavo Adolfo Jiménez Saldías (Cerro de Pasco, 1886 - Paiján, La Libertad; 1933ko martxoaren 14a), El Zorro ezizenez ezaguna, Peruko militar eta politikari bat izan zen. Peruko presidente izan zen 1931ko martxoan, Gobernu Batzorde Iragankor baten buru zela. Ondoren, Luis Miguel Sánchez Cerroren gobernu konstituzionalaren aurka matxinatu zen, eta Cajamarcan Peruko buruzagi goren izendatu zuen bere burua (1933ko martxoak 11), baina garaitua eta atxilotua izan zen. Bertsio ofizialaren arabera, bere buruaz beste egin zuen, bere errebolberrarekin tiro eginez.
Gustavo Jiménez Saldías | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1931ko martxoaren 5a - 1931ko martxoaren 11 ← Ricardo Leoncio Elías Arias - David Samanez Ocampo → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Cerro de Pasco (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Paiján District (en) ![]() | ||
Heriotza modua | : bala zauria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Chorrillos Military School (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta ofizierra |
