Gure Artizar

Gure Artizar
D-5
 Euskal Herria
Ontziola: Constructora Guipuzcoana (Pasaia)
Mota: Lurrunontzi
Uretaratze data: 1935
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 65 t. tona
Luzera: 19,37 m
Zabalera: 4,99 m
Sakonera: 2,44 m
Abiadura: 10 korapilo
Eskifaia: 8-9 marinel


Gure Artizar lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen Amadeo Gil Cosme Herrero donostiarrarena. Gure Izarraren bikia izan zen. Pasaian Constructora Guipuzcoanak eraikia, Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937/1/16) eta D-5 izena jarri (1937/5/12). Lezo Urreztietarekin arma trafikoan aritu zen. La Pallicen (1937/8/9) babestu, eta ondoren Les Sables-d'Olonnera joan zen gerra amaitu arte. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu