Guido Arezzokoa

Guido d'Arezzo» orritik birbideratua)

Guido Arezzokoa[1]Guido d'Arezzo, Guido Monaco eta Guido Pomposiano izenez ere ezaguna— (Arezzo, Toskana, Italia, 991/992 - Avellano, Toskana, Italia, c. 1050) musikako teorizatzailea izan zen.

Guido Arezzokoa
Guido van Arezzo.jpg
Bizitza
JaiotzaArezzo991/992
Heriotzac. 1050 (57/58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Silvestre II.a
Jarduerak
Jarduerakmonjea, musikagilea, musikologoa, asmatzailea, musikaren teorikoa, idazlea, theorist (en) Itzuli eta erlijiosoa
Santutegia
Irailaren 7
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaBeneditar

Musicbrainz: 4bc2115c-dc91-4a7d-8738-6764bc1a05bb IMSLP: Category:D'Arezzo,_Guido Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Beneditar monjea zen, eta kantu irakaslea izan zen Arezzoko katedralean. Musikari buruzko ikerketa ugari egin zituen (horien artean, Micrologus ospetsua, XIV. mendea arte oso zabaldua). Musikako notaziorako metodo bat asmatu zuen, eta belarria hezteko ikasbidea, era horretan entzundako doinua notetan jartzeko eta notak irakurtzeko bide emanez (ordu arte, entzute hutsez ikasten zen gregorianoa).

Musika notazioaAldatu

Guido Arezzokoa izan zen notak idaztearen alde azaldu zen lehena, eta Ut queant laxis ereserkia oinarritzat hartuz, nota bakoitzari izen bat eman zion. Noten izenak San Juan Bautistari egindako abesti batetik hartu zituen, kantu honen esaldi bakoitza hexakordo eskalako nota bakoitzarekin hasten baitzen: UT queant laxis / REsonare fibris / MIra tuorum / FAmuli gestorum / SOLve polluti / LAbii reatum / Sancte Johannes.[2]

Sistema XVI. mendearen amaieran osatu zen zazpigarren notarekin, SI. XVII. mendean, bestetik, UT nota DO notagatik ordezkatua izan zen, haren ahoskera errazteko.


ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu