Guido Arezzokoa
Guido Arezzokoa[1] —Guido d'Arezzo, Guido Monaco eta Guido Pomposiano izenez ere ezaguna— (Arezzo, Toskana, Italia, 991/992 - Avellano, Toskana, Italia, c. 1050) musikako teorizatzailea izan zen.
Guido Arezzokoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Arezzo, 991/992 |
Heriotza | c. 1050 (57/58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Silvestre II.a |
Jarduerak | |
Jarduerak |
monjea, musikagilea, musikologoa, asmatzailea, musikaren teorikoa, idazlea, theorist (en) ![]() |
Santutegia | |
Irailaren 7 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Beneditar |
BizitzaAldatu
Beneditar monjea zen, eta kantu irakaslea izan zen Arezzoko katedralean. Musikari buruzko ikerketa ugari egin zituen (horien artean, Micrologus ospetsua, XIV. mendea arte oso zabaldua). Musikako notaziorako metodo bat asmatu zuen, eta belarria hezteko ikasbidea, era horretan entzundako doinua notetan jartzeko eta notak irakurtzeko bide emanez (ordu arte, entzute hutsez ikasten zen gregorianoa). Bera izan zen notak idaztearen alde azaldu zen lehena, eta Ut queant laxis ereserkia oinarritzat hartuz, nota bakoitzari izen bat eman zion.
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guido Arezzokoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.