Guepiniopsis buccina Dacrymycetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Guepiniopsis buccina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaDacrymycetes
OrdenaDacrymycetales
FamiliaDacrymycetaceae
GeneroaGuepiniopsis
Espeziea Guepiniopsis buccina
L.L.Kenn., 1959

Sinonimoak: Peziza buccina, Peziza merulina, Guepinia cochlearis.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 6 mm bitarteko zabalera duen ñimiñoa, hori-laranja kolorekoa. Formak asto belarri tente baten antza du edo Peziza onotica txiki-txiki batena. Dena ondo ikusten da lupa baten bidez.

Himenioa: Kupula elipsoidalaren forma duen errezeptakuluaren hutsunean kokatzen da.

Hanka: Zilindrikoa, pixka bat klabiformea, luzetarako nerbioekin.[2]

Haragia: Horixka eta elastikoa hezea dagoenean; zurruna eta tentea lehortearekin.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du garrantzi praktikorik.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Guepiniopsis chrysocoma delakoarekin nahas daiteke. Pinuen egurretan hazten da eta espora handiagoak ditu.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean eta neguan, pagoen motzondoetan eta eroritako enborretan. Nahiko ohikoa.

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Peru, Bolivia, Brasil, Europa, Errusia, Txina, Japonia, Tasmania, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 671 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak

aldatu