Guayas ibaia

Ekuadorko ibaia

Guayas ibaia Ekuadorko mendebaldeko ibai nagusietakoa da. Horrez gain, Ozeano Barean itsasoratzen den Hego Amerikako ibairik nagusiena ere bada. Guayaquil hiriaren aurrean du sorburua, Daule eta Babahoyo ibaiek bat egiten duten gunean. Ibaiaren bokaleak estuario bat eratzen du eta Guayaquilgo golkoan isurtzen ditu urak Ozeano Barera.

Guayas ibaia
Guayas from Santa Ana.JPG
Datu orokorrak
Luzera 389 km
Geografia
Koordenatuak 2° 11′ 43″ S, 79° 52′ 12″ W / 2.1952°S,79.8701°W / -2.1952; -79.8701Koordenatuak: 2° 11′ 43″ S, 79° 52′ 12″ W / 2.1952°S,79.8701°W / -2.1952; -79.8701
Estatu burujabea Ekuador
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 34.500 km²
Ur-emaria 1.157 m³/s
Bokalea Guayaquilgo golkoa

Guayas ibaia 60 kilometro luze da Daule eta Babahoyo ibaiek bat egiten duten lekutik. Hala ere, esan daiteke Guayas Daule ibaiaren azken tarteak duen izena dela. Horregatik, Daule ibaiaren luzera kontuan hartuz, 389 kilometro luze da.

Ikus, gaineraAldatu