Turia
(«Guadalaviar ibaia» orritik birbideratua)
Turia edo Guadalaviar Espainiako ibai bat da, Mediterraneoa itsasoratzen direnetatik nagusienetako bat. Espainiako ibairik luzeenetan hamargarrena da, 280 kilometrorekin.
Turia | |
---|---|
Turia / Guadalaviar | |
![]() | |
39.565536111111, 40.34519 eta 39.4242,-0.59261666666667, -1.12306 eta -0.3311 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 280 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 39° 33′ 56″ N, 0° 35′ 33″ W / 39.565536111111°N,0.59261666666667°WKoordenatuak: 39° 33′ 56″ N, 0° 35′ 33″ W / 39.565536111111°N,0.59261666666667°W |
Estatu burujabea | Espainia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Arroaren azalera | 6.850 km² |
Arro hidrografikoa |
Júcar Basin (en) ![]() |
Iturburua | Guadalaviar |
Bokalea | Mediterraneoa |

Turia, Albarracingo mendilerroan, non Guadalaviar izena duen.
IzenaAldatu
Sorburuan eta Teruelgo probintzian Guadalaviar izena du; Valentziako probintzian, berriz, Turia.
IbilbideaAldatu
Iturria Mendi Unibertsaletan du, Guadalaviarretik gertu. Teruelgo probintzia eta Valentziako probintzia zeharkatuta, Mediterraneoan isurtzen ditu urak, Valentzian. Itsasoratzen den tokitik gertu, Turiako natura parkea eratu dute, ibaia eta ibai bazterrak babesteko.
IbaiadarrakAldatu
- Garganta
- Alfambra
- Camarena
- Arcos
- Sot
- Chera
UrtegiakAldatu
- Arquillo de San Blas urtegia, 22 hm³
- Alcamineseko presa, (eraikitzen), 16 hm³
- Benagéber urtegia, 228 hm³
- Loriguilla urtegia, 71 hm³