Gu ta gutarrak (telebista saioa)

Artikulu hau ETB1eko telebista saioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gu ta gutarrak (argipena)».

Gu ta gutarrak mutil eta neska gazteen arteko elkarbizitzan oinarritzen den ETB1 telebista kateko reality show bat da. Asteburua Euskal Herriko edozein aterpetxetan pasatzen dute lehiakideek, eta ondoren hango bizipenak Miramongo platoan kontatzen dituzte Julen Telleriak aurkezten duen saioan.[1]

Gu Ta Gutarrak
Deskribapena
Atalak6 denboraldi
Produkzioa
Iraupena55 minutu
Katea ETB1

Bestalde, kuxkuxeroak ere parte hartzen dute programan: Egoitz Txurruka "Txurru" (Gu ta gutarrak-en lehiakide izandakoa), Amaia Puertas (El conquistador del fin del mundo-ko parte hartzaile ohia) eta Irantzu Berasaluce (Gu ta gutarrak-en lehiakide izandakoa). Kuxkuxeroen lana "Gu ta gutarrak" saioko platoan, parte hartzaileen inguruko iritziak ematean datza.

Lehenengo edizioa 2014eko irailean hasi zen eta 2015eko urtarrilean bukatu zen.[2] Ondoren, bigarren edizioa abian jarri eta Aste Santuan amaitu zen. Hortik gutxira, hirugarren edizioari hasiera eman zioten, eta denboraldi honen finala ekainaren 17an emititu zen. 2015eko udan, "Gutarrak kanpinean" spin off-a bota zuten; eta irailetik aurrera 4. edizioa, 2016aren urtarrilaren hasierako egunetan bukatu zena.

Laugarren denboraldia bota eta gero, Gu ta gutarrak: jai school izeneko beste programa bat sortu zuten. 2016ko urtarrilaren 18an emititzen hasi eta urte horretako apirilaren 8an amaitu zen. Saio hau amaitu ostean, apirilaren 11an, "Gu ta gutarrak" programaren 5. edizioa jarri zen martxan. Edizioa 2016ko ekainaren bukaeran amaitu zen; eta uda pasa ostean, irailean, seigarren edizioari emango diote hasiera.

Azkeko edizioak "3x2" lelopean egin du bere bidea. Hiru fase ezberdinetan banatu da, programak jasan dituen luzapenen ondorioz. 2017ko ekainaren 19an heldu da "GuTaGutarrak" saioa bere bukarerara.

Saioaren amaiera

aldatu

2016ko ekainaren 14an Euskal Irrati Telebistak saioa bertan behera uzteko asmoa azaldu du. Sei denboraldi eta bi edizio bereziren ostean (Jai School eta Kanpinean) saioa betirako amaitu da. Azken hilabeteetan izandako audientzia kaxkarrek, sozialki saioak izan duen irudi txarra eta kritikek bere amaiera erraztu dute. Nahiko deigarria izan da jendeak egin dion salaketa bereziki morboa, sekretuak eta norberaren intimitatearen azaleratzea izan dituelako ardatz eta gidari. Saioaren azken emisioa 2016ko ekainaren 19an izan zen.

Saioaren hutsunea, alegia ETB1 kateko programazioan 21:25-22:20 bitartean uzten duen tartea, "Gaztea" izeneko saioak beteko du. Izen bera daraman irratia telebistara hurbildu, eta, hartara, gazteen zalantzak argituko dituen saio interaktibo eta elkarrizketazkoa jarriko dute.

Kolaboratzaileak

aldatu

Hainbat kolaboratzaile izan ditu saioak, baina hauexek dira bertatik pasa diren azkenetarikoak.

1.- Julen Hernandez, HolaJulen Youtuberra: kuxkuxero izandakoak publiko artean arrakasta handia izan zuen.

2.- Iban Garcia: HolaJulenekin batera hasi zen saioan, honek "3x2" edizioan jarraitu ez bazuen ere.

3.- Irantzu Berasaluce: "3x2"-ko azken fasean kuxkuxero izan bada ere, berarentzako espreski sortutako rola izan zuen aurreko fasean: pentsatzeko txokoaren arduraduna. Txoko hau egun batetik bestera desagertu eta kuxkuxero lanetan azaldu zen Getariakoa inolako azalpenik gabe.

4.- Aritz Castro: Gran Hermano saioko lehiakide izandakoari ere figura bat sortu diote: "Gutartekoa". Gutarren arartekoa (askotan bere iritzia eman badu ere, eta inpartzialtasunez jokatu badu ere). Estatu mailan bere aurreko saioak izandako arrakasta dela eta, hainbat jarraitzaile eman dizkio saioari. Hala ere, emandako gehienak Espainiakoak dira eta ez dute saioa telebistan ikusterik. Twitterren mugimendu handia izan dira "#GTGAritz" Espainolezko iruzkinekin

5.- "Hirugarren kuxkuxeroa": "3x2" bigarren fasean HolaJulen kuxkuero ohiak utzitako tokia "hirugarren" kuxkuxero batek betetzen zuen, bi saioro aldatzen zena. Orokorrean Gutar ohiak baziren ere, Lorea Iribar bezala edo eta Oihan Vega bezalako aurpegi ezagunak ikusi genituen.

Kritikak

aldatu

Saioak hainbat kritika jasan ditu, bereziki azken denboraldiotan. Ahots kritikoek programari ibilbide okerra hartzea egozten diote; kulturalki probetxu gutxiko eta irudi ez-onekoak kontsideratuak diren saioekin aderatuz; besteak beste, Gran Hermano eta "Mujeres, Hombres y Viceversa"-rekin. Gainera, erabilitako gidoi egitura eta amarruak nahiko kritikatuak izan dira: muturreko egoerak bilatzea, morboa, edukiak aurreratu eta gero ez azaldu...

Beraz, Euskal Herriko gaztetxo askorentzako entretenimenduzko programa bada ere, nerabe askok indarrez kritikatu dute. Hainbat soziologren hitzetan ere "maitasun erromantikoa" eta genero rol tipikoak erreproduzitu egiten dira; lantzean behin ere LGBT komunitateko kideak egon izan badira ere saioan

Besteak beste jasotako kritikek saioren amaiera erraztu badute ere, aipatzekoa da saioak bere azken egunetan Twitter gizarte sarean bere aldeko hainbat mugimendu egin direla. "#GuTaGutarrakEzinDaAmaitu" lelopean saioaren jarraitzaileek (ia denak Gran Hermano saioko lehiakide izandako Aritz Castrok ekarritakoak) egindakoak, hala ere, horiek denak inolako eraginik gabe.

Irabazleak

aldatu

1-5 denboraldietarako taulen legenda:

aldatu
     Lehen postua (irabazlea).
     Bigarren postua.
     Hirugarren postua.
     Laugarren postua.
     Bosgarren, seigarren, zazpigarren... postua.
     Gutarburu jatorrena (2. edizioan bakarrik).

Lehen denboraldia

aldatu
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria eta adina
  Naomi Perez Gutar jatorrena - kuadrilla jatorrenean (1. postua) 16 puntu Gasteiz, 19 urte
  Oier Egaña Kuadrilla jatorrenean (2. postua) 11 puntu Sopela, 26 urte
  Egoitz Txurruka "Txurru" Kuadrilla jatorrenean (2. postua) 11 puntu Mallabia, 23 urte
  Enara Suárez Kuadrilla jatorrenean (3. postua) 9 puntu Legorreta, 19 urte
  Aitor Ormazabal Kuadrilla jatorrenean (3. postua) 9 puntu Villabona, 19 urte
  Olatz Aldasoro Kuadrilla jatorrenean (4. postua) 7 puntu Ibarra, 29 urte

Bigarren denboraldia

aldatu
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria eta adina
  Iñaki Lekuona "Leku" Gutar jatorrena - kuadrilla jatorrenean (1. postua) 7 puntu Hernani, 26 urte
  Ager Muruaga Kuadrilla jatorrenean (2. postua) 6 puntu Mungia, 23 urte
  Eneko Egimendia Kuadrilla jatorrenean (3. postua) 5 puntu Donostia, 21 urte
  Jon Beitia Kuadrilla jatorrenean (4. postua) 3 puntu Ondarroa, 25 urte
  Leire Zubizarreta Kuadrilla jatorrenean (5. postua) 2 puntu Donostia, 21 urte
  Egoitz Txurruka "Txurru" Gutarburu jatorrena - kuadrilla jatorrenean Puntu gabe Mallabia, 23 urte

Hirugarren denboraldia

aldatu
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria eta adina
  Iñaki Lekuona "Leku" Gutar jatorrena - kuadrilla jatorrenean (1. postua) 9 puntu Hernani, 26 urte
  Enara Suárez Kuadrilla jatorrenean (2. postua) 6 puntu Legorreta, 59 urte
  Irantzu Berasaluze Kuadrilla jatorrenean (3. postua) 5 puntu Getaria, 19 urte
  Iker Loizate Kuadrilla jatorrenean (4. postua) 4 puntu Berriz, 19 urte
  Jon Beitia Kuadrilla jatorrenean (5. postua) 2 puntu Ondarroa, 25 urte
  Aitor Ormazabal Kuadrilla jatorrenean (5. postua) 2 puntu Villabona, 19 urte

Laugarren denboraldia

aldatu
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria eta adina
  Lain Lopez Gutar jatorrena - kuadrilla jatorrenean (1. postua) 117 puntu Sestao, 22 urte
  Ianire Daaira Kuadrilla jatorrenean (2. postua) 101 puntu Ermua, 24 urte
  Eñaut Esnaola Kuadrilla jatorrenean (3. postua) 59 puntu Hernani, 25 urte
  Dunia Abatal Kuadrilla jatorrenean (4. postua) 56 puntu Bera, 19 urte
  Ager Gonzalez Kuadrilla jatorrenean (5. postua) 25 puntu Gernika, 18 urte
  Josu Pozo Kuadrilla jatorrenean (6. postua) 17 puntu Urretxu, 25 urte

Bosgarren denboraldia

aldatu
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria eta adina
  Eider Uribarri Gutar jatorrena - kuadrilla jatorrenean (1. postua) % 36,2 Zarautz, 19 urte
  Xandra Martínez Kuadrilla jatorrenean (2. postua) % 16,2 Agurain, 19 urte
  Hodei Marin Kuadrilla jatorrenean (3. postua) % 14,7 Errenteria, 22 urte
  Saly Diene Kuadrilla jatorrenean (4. postua) % 12,8 Ondarroa, 20 urte
  Iker Argente Kuadrilla jatorrenean (5. postua) % 7,4 Eibar, 23 urte
  Lander Garcia Kuadrilla jatorrenean (6. postua) % 5,5 Donostia, 21 urte
  Asier Zubizarreta Kuadrilla jatorrenean (7. postua) % 3,5 Donostia, 19 urte
  Andrea Davila Kuadrilla jatorrenean (8. postua) % 2,8 Anoeta, 19 urte

Seigarren denboraldia: LEHEN FASEA

aldatu
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria
  EH Xabier Joseba Elizalde Gutar jatorrena (1) Kuxkuxeroek erabakita hiru finalisten artean Iruñea
  EH Arrate Melendez Finalista Kuxkuxeroek erabakita, ez-irabazlea Bizkaia
  EH Itsaso Finalista Kuxkuxeroek erabakitua, ez-irabazlea Bizkaia

Seigarren denboraldia: BIGARREN FASEA

aldatu
Izena Postua Finaleko puntuak Jatorria
  EH Ixone Gil 1 Ez dago punturik, euren artean erabakita finalisten artean. Durango
  EH Unai Zamorano 2 Ez dago punturik, euren artean erabakita finalisten artean. Lesaka

Seigarren denboraldia: JATORREN FASEA

aldatu

Dinamika aldatu dute. Aurreko faseetako lehiakide arrakastatsuenak batuta, kuadrilla jatorrenaren bila ekingo diote. Aurreko bi edizioetako irabazleak izango dira kuadrilla bakoitzaren "Gutarburu" eta beren ardura izango dute.

Izena Jatorria Postua Saria
Xabier Joseba Elizalde Iruña   EH Kuadrilla jatorreneko gutarburua. Eivissarako (Ibizarako) bidaia kuadrilla jatorrenarekin.
Unai Zamorano Lesaka   EH Kuadrilla jatorreneko gutarra. Eivissarako (Ibizarako) bidaia kuadrilla jatorrenarekin.
Maialen Perez Andoain   EH Kuadrilla jatorreneko gutarra. Eivissarako (Ibizarako) bidaia kuadrilla jatorrenarekin.
Lismey Zumaia   EH Kuadrilla jatorreneko gutarra. Eivissarako (Ibizarako) bidaia kuadrilla jatorrenarekin.
Jon Gonzalez Irun   EH Kuadrilla jatorreneko gutarra. Eivissarako (Ibizarako) bidaia kuadrilla jatorrenarekin.
Ixone Gil Durango   EH Bigarren postuko gutarburua. Ez dago kuadrilla jatorrenean. ***Saririk ez.***
Tamara Sobrino Donostia   EH Ez dago kuadrilla jatorrenean, posturik ez. ***Saririk ez.***
Soufiane Aoaum Ondarroa   EH Ez dago kuadrilla jatorrenean, posturik ez. ***Saririk ez.***
Raul Maiza Donostia   EH Ez dago kuadrilla jatorrenean, posturik ez. ***Saririk ez.***

Oharra: kuadrilla jatorrena nork osatu behar duen aukeratu ostean, bi gutarburuen arteko berdinketa eman zen. Berdinketa hori honela konpondu zuten: bi kaxa sartu, bata berakatz batekin eta bestea marrubiarekin. Marrubia aukeratzen zuen gutarburuak (noski, ikusi gabe) irabaziko zuen. [Xabier Joseba Elizaldek irabazi zuen]

Gainera, ikus-entzuleen gustokoena ere aukeratu dute, ahala ere lehendabiziko postua soilik argitu dute. Lehenengo bostak azaldu dira, eta hortik bi kendu zituzten.

Izena Jatorria Postua TOP Saria
Alaitz Conde Getxo   EH Lehendabiziko postua [1] Lehendabizikoa Bidaia hiru egunez berak aurkeratutako helmugan.
Eider Uribarri Zarautz   EH TOP 5-ean [4-5 postua, argitu gabe] Bost onenen artean ***Saririk ez.***
Xandra Martínez de Alegría Salvatierra - Agurain   EH TOP 3-an [2-3 postua, argitu gabe] Hiru onenen aurrean ***Saririk ez.***
Unai Zamorano Duarte Lesaka   EH TOP3-a [2-3 postua, argitu gabe] Hiru onenen aurrean ***Saririk ez.***
Ixone Gil Durango   EH TOP 5-a [4-5 postua, argitu gabe] Bost onenen aurrean ***Saririk ez.***

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu