Ireki menu nagusia

Grim Fandango LucasArts bideojoko konpainiaren abentura grafiko bat da. 1998ko urriaren 30ean argitaratu zen. Konpainia honetako 3D grafikoak zituen lehenbiziko abentura grafikoa izan zen, bai eta GrimE motor eragilea erabili zuen lehenbizikoa ere, ordurarteko SCUMM motor eragilea alboratuz.

Grim Fandango
Jatorria
Argitaratze-data 1998
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Argitaletxea LucasArts
Banatze bidea CD-ROM Itzuli
Azken bertsioa 1.01
Ezaugarriak
Genero artistikoa Abentura grafikoa eta neo-noirra Itzuli
Joko-modua bakarka jokatzeko modua
Euskarria Microsoft Windows, PlayStation 4, Linux, PlayStation Vita Itzuli, macOS, Android eta iOS
Sarrera gailua teklatua
Adin-sailkapena PEGI 12TeenUSK 12
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Tim Schafer
Ekoizpena
Diseinatzailea Tim Schafer
Bestelako lanak
Musikagilea Peter McConnell Itzuli
Kanpo loturak

Era berean, kritikari eta erabiltzaile askoren arabera, bideojoko honek LucasArts konpainiaren abentura grafikoen urrezko aroaren gainbeheraren mugarria izan zen, halere gaur egun kultuzko abentura grafikoa den arren.

Abentura grafiko honetako pertsonaiak Mexikoko mitologia eta herri kulturan hainerrotuak dauden hildakoen kultura eta garezurren irudiak eta José Guadalupe Posada mexikar marrazkilariaren diseinuetan oinarrituak daude.

ArgumentuaAldatu

Manny Calaverak bere bizialdian izandako portaeraren erruz orain hilik dagoela heriotzaren munduan bidai agente gisa lan egitera derrigortua dago, hil berriei merezi dituzten bidai txartelak emanez. Halere, Manny sistema honetan akatsak daudela jabetuko da, eta Phillip Marlow bat bailitzan, ikertzen hasi eta ustelkeria, krimen eta gezurrez beteriko trama topatuko du. Guzti hau zinema beltzeko filmetan ohikoa den femme fatale edo emakume erakargarri baina arriskutsuarekin, Mercedes Colomar.

Joko osoan zehar Mexikon usadiozko jaieguna den Hildakoen Eguna da.

Kanpo estekakAldatu