Grijalva (ibaia)
Grijalva (gaztelaniaz: Río Grijalva, Juan de Grijalvaren omenez) edo Mezcalapa Erdialdeko Amerikako ibaia da, Guatemalan sortu eta Mexiko hego-ekialdea zeharkatzen duena. 600 kilometro luze da, eta 57.958 kilometro koadroko eremua drainatzen du (Usumacinta kontuan hartu gabe), %90 Mexikon.[1] Ahoa Mexikoko golkoan du.
Grijalva ibaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 480 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 15°16′28″N 92°13′43″W / 15.2744°N 92.2285°W |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Chiapas |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 134.400 km² |
Ur-emaria | 2.750 m³/s |
Iturburua | Sierra de los Cuchumatanes (en) |
Bokalea () | Mexikoko golkoa |
Geografia
aldatuGrijalva ibaiak Guatemalako Cuchumatanes mendilerroan du iturburua; Mexikoko Chiapas estatuan sarturik, Tuxtla Gutiérrez hiria inguratzen du. Beherago, Chiapas eta Tabascoren arteko muga egiten du eta, azken estatu horretan barneraturik, Villahermosatik igarotzen da. Itsasoratu aurretik Usumacintarekin bat egiten du. Mexikoko golkora isurtzen da, Frontera herriaren ondoan.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Gestión integrada de crecientes. México: Río Grijalva. floodmanagement.info (Noiz kontsultatua: 2017-11-10).