Grazer AK (izen osoa Grazer Athletik-Sport Klub) Austriako futbol taldea da, Graz hirikoa. Austriako liga bakarra irabazi du eta lau kopa.

Grazer AK
Ezizena(k)Rotjacken (jaka gorriak)
Sorrera1902
Futbol zelaiaSportzentrum Weinzödl
edukiera: 2.000 lagun
PresidenteaAustria Harald Rannegger
EntrenatzaileaAustria Gernot Plassnegger
Liga2. maila
2021-227.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

1902an sortu zen eta beti izan du lehia handia hiriko beste taldearekin, Sturm Graz-ekin. 1981ean Kopa eskuratu zuen, bere lehenengo titulua, baina "urrezko aroa" mende berria hastearekin iritsi zitzaion, beste hiru kopa eta liga bat eskuratzean. 2006-07 denboraldian ordea diru arazo larriak izan zituen eta amateur mailako ligatara jeitsiarazi zuten. 2012an Grazer AC talde berria eratu zen, maila beherenetik berriz gora igotzeko helburuarekin.

Palmaresa aldatu

Austrian: 7 aldatu

  • Bundesliga (1): 2004.
  • Kopa (4): 1981, 2000, 2002, 2004.
  • Austriako Superkopa (2): 2000, 2002.

Kanpo estekak aldatu