Graham Lurraldea ohiko hego muga bezala Jeremy lurmuturra eta Agassiz lurmuturra lotzen dituen lerroa duen Penintsula antartikoaren zatiari ematen zaion izena da. Graham Lurraldearen definizio hau 1964an adostu zuen Erresuma Batuko Antarctic Place-names Committee eta AEBetako Advisory Committee on Antarctic Namesen artean, non Penintsula Antartikoa iparraldeko Graham Lurraldea eta hegoaldeko Palmer Lurraldean banatu izan zen. Ordurarte, bi herrialdeek bakoitzak euren izena erabiltzen zuen (Graham eta Palmer hurrenez hurren) Penintsula osoa izendatzeko.

Graham Lurraldea
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko
EponimoaSir James Graham, 2nd Baronet (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak66°00′S 63°30′W / 66°S 63.5°W / -66; -63.5
KokapenaPenintsula antartikoa
CondominiumItun Antartikoko eskualde

Graham Lurraldea Hegoamerikatik gertuen dagoen Antartikako zatia da.

Graham Lurraldearen iparraldeko muturra Trinidad penintsula da. Weddell itsasoaren kostaldetik jarraituz, honako beste kostalde hauek daude: Nordenskjöld kostaldea, Oskar II.a kostaldea, Foyn kostaldea eta Bowman kostaldea Agassiz lurmuturreraino. Graham Lurraldearen mendebaldean, berriz, Trinidad penintsulatik abiatuta honako beste kostalde hauek daude: Palmer kostaldea (edo Davis), Danco kostaldea, Graham kostaldea, Loubet kostaldea eta Fallières kostaldea Jeremy lurmuturreraino.

Lurralde aldarrikapenak aldatu

Argentinak Graham Lurraldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati.

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak penintsula osoa Tierra de San Martín deitzen du.
  • Txilek Tierra de O'Higgins
  • Erresuma Batuak Graham Land

Historia aldatu

Graham Lurraldea sir James Grahamen omenez izendatua izan zen, Britainiar Almirantetzako lehen lorda lurralde honen mendebaldeko zatia John Bliscoek 1832an esploratu zuen garaian.

Kanpo estekak aldatu