Gracilis faszikulua eta nukleo

Gracilis faszikulua eta nukleoa» orritik birbideratua)

Gracilis faszikulua axoi talde bat da bizkarrezur-muinaren atzeko zutabean, erdialdeko lemnisko bidean, kokatzen dena. Informazioa garraiatzen du maila torazikoaren erdialdetik eta beheko gorputz ataletatik. Gracilis faszikulua goranzko bideetariko bat da, garunera informazioa daramana bizkarrezur-muinaren bidez.

Gracilis faszikulua eta nukleo
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezfasciculus gracilis
TAA14.1.02.243, A14.1.04.018 eta A14.1.04.107
FMA258416
Terminologia anatomikoa
Gracilis faszikulua eta nukleoa bizkarrezur-muinaren atzeko zutabean kokatzen dira. Morez: Gracilis nukleoa. Berdez: Gracilis faszikulua.

Funtzioa aldatu

Gracilis faszikuluak beheko gorputz eta enborraren informazioa propiozeptiboa eramaten dio entzefalo enborrari. Gainera, beste funtzio gehigarri batzuk ere baditu, hala nola, bibrazio, erraien min informazioa eta ukimen sakona garraiatuko ditu garunera.

Faszikulua aldatu

Gracilis eta Cuneatus faszikuluek funtzio berdina dute baina desberdindu daitezke, maila desberdinetatik hartuko baitute informazioa. Cuneatus faszikulua T6 mailatik gorako informazioa garraiatuko du eta Gracilis faszikuluak T7tik beherako informazioa. Bi goranzko traktuak T6 mailan elkartuko dira.

Goranzko traktu honek 3 neurona maila izango ditu informazioa fisikoki hartzen duen gunetik garunak interpretatzen duen guneraino:

  • Lehenengo zuntzak: bizkarrezur-muinaren alde ipsilateralean aurkitzen dira eta gracilis nuklean amaitzen dira, entzefalo enborraren erraboilean kokaturik dagoena.
  • Bigarren zuntzak: gracilisetik datozen zuntzak cuneatus faszikuluko bigarren zuntzekin elkartuko dira eta erdialdeko lemniskoa eratuko dute, hauek lehenengo zuntzetatik eskuraturiko informazioa talamora eramango dute.

Hirugarren zuntzak:erdialdeko lemniskotik talamoan eskuraturiko informazioa garun kortexera garraiatuko du informazioa. aldatu

Nukleoa aldatu

Gracilis nukleoa bizkar erraboilean kokatzen den bizkarraldeko zutabeko nukleo bat da. Beheko gorputz adarraren eta enborraren informazio propiozeptiboaren integrazioan parte hartzen du. Nukleoan atzeko zutabeko-erdiko lemniskoko bigarren mailako neuronak izango ditu, neurona sentsorialetatik datozenak eta talamoan sinaptatuko duten axoiak emango dituzte.

Klinika aldatu

Gracilis edo Cuneatus traktuen akatsen ondorioz gorputz adarren sentsazioen galera sor daiteke.

Informazio gehigarria aldatu

Gracilis faszikuluak zeharkako ataletan forma triangeluarra dauka eta hedatu egiten da atze erdialdeko trenkadaraino. Faszikuluaren oinarria bizkar muinaren gainazalean dago eta bere apexa atzeko komisurara zuzenduta dago. Goll traktua, gracilis faszikuluaren izen propioa, Friedrich Goll (1829-1903) neuroanatomistaren omenez bere izena jarri zioten.

Bibliografia aldatu

Irudiak aldatu

 
Berdez gracilis faszikulua ikus daiteke
 
Morez gracilis nukleoak ikusten dira

Kanpo estekak aldatu