Gorritza (onddoa)

onddoaren espiezie
Artikulu hau onddoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gorritza».

Gorritza, gorrista edo errotari marroi-arrosa (Rhodocybe gemina) Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona, Burgos eta Palentziako eskualde batzuetan oso preziatua.

Gorritza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaRhodocybe
Espeziea Rhodocybe gemina
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Rhodocybe truncata.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, titi zabal batekin, gero, laua eta, azkenean erdian hondoratua, ertza batzuetan irregularra, gorrixka-marroi-haragi kolorekoa, zuntz txiki adnatekin markatua.

Orriak: Hasieran estu, gero normalean zabal; itsatsita edo zertxobait dekurrenteak, zuri-krema kolorekoak edo krema-arrosa kolorekoak, ondoren lehoi kolorekoak erreflexu arrosekin esporengaitik.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Lodia, mozkotea, trinkoa, batzuetan irregularra, zuria edo arrosaz zikinduta, haritsua.

Haragia: Lodia, trinkoa, sendoa, zuria edo arrosa eremuka, irinaren usaina eta zaporea ditu. Autoreren batek dio usaina intxaur edo mazapan baten mamiaren antzekoa dela.[2]

Etimologia: Rhodocybe terminoa grekotik dator, arrosa, esan nahi duen "rhódon" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik. Kapelaren koloreagatik. Truncata epitetoa berriz latinetik dator, moztua esan nahi duen "truncatus" hitzetik. Bere itxura eta formagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Estimatua Burgosko eta Palentziako eskualde batzuetan.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Oso espezie aldakorra da; forma txikiagoak eta ahulagoak daude, eta Collybia batzuekin nahas daitezke.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean da ugaria, gutxiago baina udaberrian ere ugaltzen da. Ziza lekuetan aurkitzen da, batez ere 600 metrotik gorako altuerako zelaietan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Europa.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Sociedad de Ciencias ARANZADI, Departamento de MICOLOGIA. (2000). Setas del Pais Vasco, del campo a la cocina. Kutxa Fundazioa, 146 or. ISBN 84-7173-372-2..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 284 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 276 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 373 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

aldatu