Gorotz katilua (Cheilymenia granulata) Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Gorotz katilua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaCheilymenia
Espeziea Cheilymenia granulata
J.Moravec, 1990

Sinonimoak: Coprobia granulata. Ascophanus granulatus.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran dilista forman, gero laua.

Himenioa: Laranja kolorekoa biziagoa edo motelagoa, pikortsu samarra. Kanpoko aldea eta ertza furfurazeoa.

Haragia: Ugari espeziearen tamainaren arabera, apur bat gelatinakara eta zertxobait hauskorra, tonalitate laranja zurbil kolorekoekin.[2]

Etimologia: Cheilymenia terminoa grekotik dator, ezpaina esan nahi duen "cheilos" hitzetik eta mintz, esan nahi duen, "hymen" hitzetik. Onddoak himenioan duen ertz irtenagatik. Granulata epitetoa, pikorra, pikortsua, esan nahi duen "granum" hitzaren txikigarritik. Apotezioa estaltzen duten pikorrengatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Cheilymenia generoko simaurretan ateratzen diren eta ile nabariak dituzten ohiko espezie batzuekin, hala nola: Cheilymenia fimicola eta Cheilymenia stercorea.

Sasoia eta lekua

aldatu

Simaurretan ohikoa da, eta taldeak osatuz hazten da.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Hawaii, Mexiko, Jamaika, Panama, Venezuela, Txile, Brasil, Islandia, Europa, Errusia, Kanariak, Azoreak, Kaukasia, Tajikistan, Himalaiako eremua, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 772 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. Cheilymenia granulata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu