Google Drive

Google drive» orritik birbideratua)

Google Drive Google enpresak fitxategiak gordetzeko eta partekatzeko sortutako zerbitzua da. 2012ko apirilaren 24an hasi zen funtzionatzen, Google Docsen ordezko gisa. Erabiltzaile bakoitzak 15 gigabyte ditu artxiboak gordetzeko eta espazio hori handitu ahal da, ordainduz gero.

 Google Drive
Jatorria
Sortzailea(k)Google
Sorrera-urtea2012
Azken bertsioa2.24.047.2.all.alldpi
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaPython
Sistema eragileaGoogle Document Link File (en) Itzuli
Irakur dezakeMicrosoft Windows, macOS, Android, iOS eta Chrome OS
GUI tresnakwxWidgets (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaFreeware
Kokapena
JabeaGoogle
Ekoizpena
GaratzaileaGoogle

https://www.google.com/intl/eu/drive/
Twitter: googledrive Edit the value on Wikidata

Gainera, Google Driven sorrerarekin batera Googlek Gmailen gordetze espazioa 15 GB-era handitu du.

Google Docs & Spreadsheets aldatu

Google Docs & Spreadsheets (euskaraz: «Google dokumentuak eta kalkulu orriak») hodeian dokumentuak egiteko eta gordetzeko balio duen tresna da. Testu prozesadorea, kalkulu orria, aurkezpenetarako programa, marrazki sortzailea, inkestak sortzeko formularioak eta taldeka lan egiteko aukera barne hartzen ditu Google Docsek. 2009ko uztailaren 7an Google Docs, Gmail, Google Calendar eta Google Talk erabat osaturik agertu ziren. Ondoren, 2010etik aurrera, Googlek Google Docsen edozein artxibo onartzen hasi zen eta horrela, online memoriaren negozioan sartu zen, 1 GB-eko edukierarekin. 2012ko apirilaren 12an Google Docsek Google Drive izena hartu zuen. Hainbat gailuren artean artxiboak sinkronizatzeko aukera eta memoria edukiera 5GB-era handiagotzea dira Driveren berrikuntza aipagarrienak.

Historia aldatu

Google Docsen jatorria bi produktu dira: Writely eta Google Spreadsheets.

Writely testu prozesadore bat da, Writely Upstartle izeneko software konpainiak 2005ean merkaturatua. Prozesadore horrek testuak hainbat erabiltzaileren artean editatzeko aukera ematen zuen. Bestetik, gaur egungo Open Officeren, LibreOfficeren eta Microsoft Officeren antzeko menuak eta teklatu lasterbideak zituen. 2006ko irailaren 19an Google Accountsen sartu zuten.

Bitartean, Googlek Google Spreadsheets garatu zuten, Google Docsen ezaugarri asko biltzen zituena. Hasieran, 2006ko ekainean merkaturatu zenean, bakarrik erabiltzaile kopuru mugatu batek zuen tresna hori erabiltzeko aukera. Urtebete geroago, 2007an, Google Appseko erabiltzaile guztiek erabili ahal zuten.

Sarbidea aldatu

Gaur egun posiblea da Google Driveko artxiboak mugikorretik ikustea eta editatzea. Gainera, Google Chrome, Mozilla Firefox, Internet Explorer, Opera, Safari eta Maxthon nabigatzaileekin erabil daiteke.

Beste alde batetik, Google Driveko sistemak dokumentuak konexiorik gabe ezabatzen eta mugitzen lagatzen du, baita zakarrontzitik dokumentuak berreskuratzen ere. Internetera konektatzerakoan aldaketa horiek islatzen dira hodeian.

Segurtasuna aldatu

Alde batetik, Drive ez dago prestatuta SSL sarbide segurua erabiltzeko. Horren ordez, HTTPS bidez sartzeko eta segurtasunez lan egiteko aukera ematen du.

Gainera, jende asko dagoenez Googleko kontu batean sartuta, dokumentuen pribatutasuna arriskuan egon daiteke (egutegian, korreo elektronikoan... eta abar sartzeko erabiltzen dira kontuak. Beraz, nahiz eta saio-hasiera bateratu horrek abantaila ugari dituen, segurtasunerako arriskua dakar.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu