Google Chrome

Google Chrome Googlek garatutako kode irekiko doako web nabigatzailea da. Kode irekiko osagaiekin konpilatuta dago, daukan aplikazioen garapenen egitura (Framework) bezala. %1eko merkatu-kuota dauka eta doan deskargatzeko aukera dago zerbitzu-baldintza zehatzen pean. Jarritako izena, erabilitako erabiltzailearen interfaze grafikoaren markotik dator.

Google Chrome icon (September 2014).svg Google Chrome
Google Chrome.png
Jatorria
Sorrera-urtea 2008
Argitaratze-data 2008
Azken bertsioa 83.0.4103.116
Ezaugarriak
Hizkuntza askotariko hizkuntzaka, ingelesa, frantsesa eta errusiera
Euskarria IA-32 (en) Itzuli, x86_64 (en) Itzuli eta ARM architecture (en) Itzuli
Programazio-lengoaia C++
Irakur dezake Microsoft Windows, Linux, macOS, Android, iOS eta Chrome OS (en) Itzuli
Software motorea Blink (en) Itzuli, V8 (en) Itzuli eta WebKit (en) Itzuli
GUI tresnak Cocoa (en) Itzuli eta GTK
Lizentzia Freeware
Deskribapena
Honen eragina jaso du Mozilla Firefox
Ekoizpena
Garatzailea Google
Fikzioa
Erabiltzen du Encrypted Media Extensions (en) Itzuli
Euskaraz
Euskaraz Ez
google.com…

Google Chromeren atzean dagoen software libre proiektuak Chromium izena du eta BSD eta Creative Commons Aitorpena lizentzien menpe dago. Proiektu honen helburu nagusia abiadura, egonkortasun eta segurtasun handiagoa daukan nabigatzailea ateratzea da. Izatez, Chromium nabigatzailean oinarritzen da Google Chrome eta oro har ezaugarri berdinak ditu, logotipoa eta Googleren euskarri komertziala kenduta.

2008ko irailaren 2an, Google Chromeren lehen beta bertsioa atera zen. 12 egun pasa ondoren, bertsio ofiziala atera zuten eta arrakasta handiarekin onartua izan zen merkatuan. Mac OS X eta Linuxerako bertsioak beta moduan eskuragarri daude. Oraingoz 43 hizkuntzatan dago, baina ez euskaraz.

HistoriaAldatu

Merkaturatze publikoaAldatu

Google Chromeren beta bertsioa irailaren 2an atera zen Microsoft Windowserako. Egun gutxi batzuetan web nabigatzaileen merkatuko %1 eskuratu zuen.

Egun berdinean, CNETen gaizki-ulertze baten ondorioz, bere artikuluen batean jarri zuen Chrometik transferitutako informazio guztia Googleri lizentzia ematen ziola. Eraso hauen aurka, Google atera zen esanez, beste produktu batzuen termino orokorretatik ateratako informazioa zela eta ez zuela zerikusirik Chromerekin.

Chromeren lehenengo bertsioak Acid1 eta Acid2 probak pasa zituen nota altuarekin. Lortutako kalifikazioa Mozilla Firefox, Internet Explorer eta Safarirena baino altuagoa izan zen.

Bertsio ez ofizialakAldatu

  • 2008ko Irailaren 2an, Codeweavers Chromium oinarritutako bertsio bat atera zuen Linux eta MAC-erako, Crossover Chromium izenarekin.
  • Iron Chromium beste bertsio bat da. Honen ezaugarri nagusia, Google-ri informazioa bidaltzeko aukera desaktibatuta dagoela da.

Diseinuaren ezaugarriakAldatu

Nabigatzaile berriaren sorreraren helburu nagusia, segurantza, abiadura eta egonkortasun gehiago bermatzea zen. Erabiltzailearen interfazean aldaketa garrantzitsuak ere eman ziren.

  • Segurtasuna eta Egonkortasuna: Periodikoki Googlek 2 zerrenda beltzen eguneratze berriak deskargatzen ditu eta erabiltzailea abisatzen du zerrenda beltzeko orrialde batean sartuko dela. Bestalde, prozesu honetan, Googlek orrialde horien jabeei abisatzen die, jakinarazteko bere orriaren segurtasun falta edo ikusgarritasuna.
  • Prozesuen isolamendua: Garapenerako taldea, hasierako momentutik nabigatzaile hari-anitza egitea pentsatu zuen eta Chromek kontzeptu hau aplikatu du Internet Explorerreko multiprozesadoren arkitektura erabiliz. Eginkizun ezberdinentzat prozesu ezberdinak asignatzen zaizkie. Honekin lortzen dena da, eginkizun bat beste batekin ez interferitzea. Chromeko fitxa bakoitza isolatzen da, software gaiztoak (birusak etab.) saihesteko. Honekin, Software gaizto bat sartuz gero, ezin izango luke ordenagailutik edatzea, prozesua isolatua baitago.
  • Modu ezkutua: Googlek badauka ezkutuan nabigatzeko aukera (Safari eta Explorerrek duten bezala). Interneten pribatutasun osoz aritzea ahalbidetzen du, ez baita inon erregistratzen eta ez baititu fitxategi tenporalak gordetzen.
  • Abiadura: Javascript V8 motorra diseinatu egin zen garrantzia emanez abiadurari. Beste ezaugarri berri batzuk ere inplantatu ziren motore honetan klase ezkutuen trantsizioak, kodigoren dinamika generazioa, eta abar. Chromek ere badauka helbideen cache DNS bat, web orrien karga azeleratzeko.

InterfazeaAldatu

Erabiltzailearen interfazeak atzera, aurrera, orria birkargatu eta bertan behera uzteko aukerak ematen ditu. Aukerak Safari nabigatzailearen antzerakoak dira eta hauen kokapenak Internet Explorer ekar dezake gogora. Leihoaren diseinua Windows Vistan dago oinarrituta. Nabigatzailea abiaraztean bistaratzen den orri nagusian, gehien bisitatutako 9 webguneak daude, klik bakarrarekin atzitzeko moduan. Helbideak idazteko barrak Google bilatzailearen eginkizuna du.

Aukera ezkutuakAldatu

Googleko nabegatzaile berriak, eginkizun eta informazio ezkutuak ditu. Adibidez, hainbat komando idatz daitezke helbide-barran, emaitza ezberdinak lortuz.

  • about: nabigatzaileari buruzko informazioa agertuko da.
  • about:version bertsio-informazioa bistaratzen du.
  • about:cache katxearen edukiak bistaratzen ditu.
  • about:plugins instalatutako pluginen informazioa erakusten du.
  • about:memory erabiltzen ari den memoria eta prozesuen informazioa bistaratzen du.
  • about:stats hainbat estatistika dituen orrialde ezkutua.
  • about:shorthang fitxa blokeatuta uzten du denbora batez.
  • about:crash fitxa blokeatzen du fitxa tristearen ikonoa erakutsiz.
  • about:internets hainbat animazio bistaratzen dituen pazko-arrautza.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu