Goodbye, Mr. Chips (1969ko filma)
Goodbye, Mr. Chips (euskaraz Agur, Chips jauna) 1969ko Herbert Ross estatubatuar zinema zuzendariaren musikal filma bat da. 1934ko James Hilton idazlearen izenburu berdineko Goodbye, Mr. Chips eleberrian oinarritua dago, era berean 1939ko Goodbye, Mr. Chips filmarn berregokitzapena ere bada. Peter O'Toole, Petula Clark, Michael Redgrave, Siân Phillips eta Alison Leggatt aktoreek antzeztu zuten.
Goodbye, Mr. Chips (1969ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1969 |
Izenburua | Goodbye, Mr. Chips |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma, lan literario batean oinarritutako filma, film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 155 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Goodbye, Mr. Chips (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Herbert Ross |
Gidoigilea(k) | Terence Rattigan |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Arthur P. Jacobs |
Edizioa | Ralph Kemplen |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ken Adam (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Leslie Bricusse |
Argazki-zuzendaria | Oswald Morris |
Jantzi-diseinatzailea | Julie Harris |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Peter O'Toole) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Leslie Bricusse eta John Williams). Urrezko Globo Sarietarako ere bi izendapen jaso zituen.
Argumentua
aldatuXIX. mendearen erdialdea, Ingalaterra. Brookfield mutilen ikastetxe zorrotzera Arthur Chipping (Peter O'Toole) irakasle gaztea iritsi berri da, bertan hainbat belaunaldiei jarraian irakatsiko die, Lehen Mundu Gerra arte. Ikasleek Chips jauna ezizenez ezagutuko dute.
Hasiera batean bere bizitza pribatua alde batera laga eta irakasle lanari gorputz eta arimaz eskeinia egonen da. Baina bere ustez hezkuntza lan bat bakarrik izango denak, bizipen ugari biziko ditu, tartean bere bizitza behin betiko aldaraziko dio. Londresko abeslaria den emakume batez maitemindu (Petula Clark) eta harekin bizitzen jartzeko dena uzteko zorian ere egongo da.
Aktoreak
aldatu- Peter O'Toole: Arthur Chipping, Latin irakaslea
- Petula Clark: Katherine Bridges
- Michael Redgrave: Brookfield ikastetxeko zuzendaria
- Siân Phillips: Ursula Mossbank
- Michael Bryant: Max Staefel, aleman irakaslea
- George Baker: Lord Sutterwick
- Alison Leggatt: ikastetxeko zuzendariaren emaztea
- Clinton Greyn: Bill Calbury
- Michael Culver: Johnny Longbridge
- Jack Hedley: William Baxter