Ireki menu nagusia

Gonzalo Ramos Cantó (Madril, 1989ko irailaren 19a) aktorea da.

Gonzalo Ramos
Gonzalo Ramos London.png
Bizitza
Jaiotza Madril1989ko irailaren  19a (29 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Ezkontidea(k) Sofia Escobar Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zinema aktorea eta telebista-aktorea
IMDb nm2542608

BizitzaAldatu

2004an El guardavías pelikulan Jon pertsonaia interpretatu zuen eta hor hasi zen bere ibilbidea aktore bezala. MIR, Los hombres de Paco eta Hospital Central telesailetan hainbat paper  egin zituen.

18 urterekin ospera eraman zuen papel bat eskuratu zuen. 2008an Fisica o Quimican parte hartu zuen, non Julio pertsonaia interpretatu zuen lehenengo denboralditik bosgarren denboraldira arte. Seigarren eta zazpigarren denboraldietan hainbat pasarteetan agertu zen pertsonai gonbidatu bezala.

2011an There Be Dragons pelikula estreinatu zuen Roland Joffek zuzendua, Miguelen papera eginez. 2011an ere Los 80 son nuestros antzerkia estreinatu zuen bere Fisica o Quimica telesaileko taldekide ohiarekin, Álex Barahonarekin. Urte horretan Amar en tiempos revueltos telesaileko zazpigarren pasartean parte hartu zuen Alberto Cepedaren eta Carlos Robledoren pertsonaiak interpretatuz telesaila amaitu zen arte, 2012an.

2013an Titanic: Blood and Steel mini-seriean parte hartu zuen Raphael Garzónen papera eginez. Sektore audiobisualeko enpresa askoren koprodukzio bat da non Antena 3 aurkitzen da. Ramos produkzio horretan parte hartu zuen espainiar bakarra izan zen.

2014an bere lehen film laburra egin zuen: Super Yo. Gizonezkoen interpretazio onenaren saria lortu zuen Plasencia en corto jaialdi internazionalean.

Urte berean Victor interpretatu zuen Ciega a citas telesaileko hamaika kapitulutan. 2014an ere, Ingalaterrara salto egin zuen The interceptor telesaileko filmazioan parte hartuz. Telesaila 2015ean estreinatu zen eta aktore madrildarra kapitulu batean agertu zen.

Gaur egun, bere lehen film luzea idazten ari da.

Bizitza pertsonalaAldatu

2013ko irailaren 21ean Sofia Escobar abeslariarekin ezkondu zen, lagunarteko zeremonia ospatu zuten  Guimarãesen, Portugal iparraldeko herrialde batean.

2014ko Martxoaren 6an bere lehen semea jaio zen, Gabriel izenekoa.

IbilbideaAldatu

Filmak eta telesailakAldatu

UrteaAldatu

IzenburuaAldatu

PaperaAldatu

NotakAldatu

2004 El guardavías Jon
2006 Hospital Central Curro Lehen pasartea ("Compañero del alma, compañera")
2007 MIR Lehen pasartea ("Complejo de dioses")
2007 Los hombres de Paco Raúl Lehen pasartea("Poli duro, poli blando")
2007 Hay que vivir Lehen pasartea("Aprendiendo a vivir")
2007 Hermanos y detectives Matías Lehen pasartea("Diez minutos antes de morir")
2008 Maitena: Estados alterados Lehen denboraldia: 32. pasartea
2008 La vida en rojo Gonzalo
2008-2011 Física o Química Julio de la Torre Pertsonaia printzipala (58 pasarte)
2010 Cruzando el límite Raúl Bigarren papera
2011 Los 80 son nuestros Pertsonaia printzipala (antzezlana)
2011 La noche rota Pablo Pertsonaia printzipalal (film laburra)
2011-2012 Amar en tiempos revueltos Alberto Cepeda / Carlos Robledo Pertsonaia printzipala
2012 Titanic: sangre y acero Raphael Garzon Bigarren pertsonaia
2013 Tarde Pertsonaia printzipala (film laburra)
2014 Ciega a citas Víctor Bigarren pertsonaia