Gonzalo Arias

indarkeria-ezaren ideologoa.

Gonzalo Arias Bonet (Valladolid, 1926Cortes de la Frontera, Málaga, 2008[1]) legelari, idazte eta ez-biolentziaren ekintzaile espainiarra izan zen. Bere ideiak zirela eta frankisten errepresioa jasan zuen.

Gonzalo Arias
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGonzalo Arias Bonet
JaiotzaValladolid, 1926
Herrialdea Espainia
HeriotzaCortes de la Frontera2008ko urtarrilaren 11 (81/82 urte)
Familia
AitaJosé Arias Ramos
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraklegelaria, aktibista eta idazlea
Enplegatzailea(k)Swiss commission for UNESCO (en) Itzuli

Erreferendum eske aldatu

1968ko urriaren 20an, Frankismo betean, hauteskundeak eskatzen zituen kartelak paparrean eta bizkarraldean eramateagatik atxilotu zuten Gonzalo Arias ekintzailea. Zazpi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten. Kartzelatik irtetean berriro egin zuen eta orduan, psikiatrikoan sartu zuten. Frantzian bizi izan zenean ezagutu zituen ez-biolentziaren ekintzaileek inspiratu zuten eta kontzientzia eragozleen mugimenduan sartu zen buru-belarri.[2]

Felipe Gonzálezi aldatu

Felipe González presidente zela ere egunero ateratzen zen kartel batekin esanez: “Felipe Gonzalez, estimatzen dizugu egindako lana, baina dimitu behingoz”.[3]

Obra aldatu

Liburu ugari plazaratu zituen. Hona hemen batzuk:

  • Los encartelados. Novela programa. 1968[4]
  • La noviolencia ¿tentación o reto? 1973
  • El proyecto político de la noviolencia. 1973
  • Gibraltareños y gibraltarófagos con el ejército al fondo. 1975
  • Operación Antiverja-79. Informe de una acción noviolenta. 1979
  • El Antigolpe. 1982
  • Gibraltarofagia y otros cuentos noviolentos. 1984
  • El ejército incruento de mañana. Materiales para un debate sobre un nuevo modelo de defensa. 1995
  • La historia ramificada. 2007

Erreferentziak aldatu

  1. Gonzalo Arias Bonet hil da.
  2. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/frankismo-betean-hauteskundeak-eskatzen-zituen-kartelak-paparrean-eta-bizkarraldean-eramateagatik-atxilotu-zuten-gonzalo-arias-ekintzailea
  3. Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).
  4. [1]

Kanpo estekak aldatu