Godavari (ibaia)

Godavari» orritik birbideratua)

Godavari[1] (maratheraz: गोदावरी; teluguz: గోదావరి) Indiako bigarren ibairik luzeena da. 1.450 kilometro luze da eta 312.812 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Mendebaldeko Ghat mendietan du iturburua, eta Krishnarekin batera itsasoratzen da Bengalako golkoan, delta handia eratuz. Indiako zazpi ibai sakratuetako bat da.

Godavari (ibaia)
Godavari river.jpg
Datu orokorrak
Luzera 1.465 km
Geografia
Godavari.png
Koordenatuak 19° 55′ 48″ N, 73° 31′ 39″ E / 19.93°N,73.5275°E / 19.93; 73.5275Koordenatuak: 19° 55′ 48″ N, 73° 31′ 39″ E / 19.93°N,73.5275°E / 19.93; 73.5275
Herrialdea India
Lurraldea Karnataka, Andhra Pradesh, Maharashtra, Chhattisgarh eta Telangana
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 313.000 km²
Ur-emaria 3.061,18 m³/s
Bokalea Bengalako golkoa

HidrometriaAldatu

Godavariren emaria 1901-1979 bitartean neurtu zen Polavaramen, itsasoratu baino 133 kilometro lehenago. Ibaiak 299.320 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 95. Batez besteko emaria 3.038 m³/s da. Handiena abuztuan du (11.567 m³/s), eta txikiena maiatzean (87 m³/s)[2].

Godavariren batez besteko emariak (/s), Polavaramen neurtuak
Datuak: 1901 eta 1979 artean

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. . Noiz kontsultatua: 2013-05-19.
  2. Godavari Basin. Station: Polavaram. grdc.sr.unh.edu . Noiz kontsultatua: 2016-08-11.

Kanpo estekakAldatu