Glutinoglossum glutinosum

Glutinoglossum glutinosum Geoglossaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat hartzen, nahiz eta autoreren batek, gisatua kontsumitzea gomendatzen duen.

Glutinoglossum glutinosum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaGeoglossomycetes
OrdenaGeoglossales
FamiliaGeoglossaceae
GeneroaGlutinoglossum
Espeziea Glutinoglossum glutinosum

sinonimoa: Geoglossum glutinosum.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 3 eta 7 cm arteko altuerakoa. Likatsua (behatzen artetik ihes egiten du). Arre-beltzetik beltzera doan kolorearekin. Burua luzetara hondoratua, forma luzanga du, oin betea, arrexka eta ezkata batzuekin.[2]

Etimologia: Glutinosum epitetoa latinetik dator, “glutinosus” hitzetik eta likatsu, lirdingatsu, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Biskositatea agerikoa denez, denbora hezean errazago identifikatzen dira. Eguraldia lehorra bada, Geoglossum fallax delakoarekin nahas daiteke, honek parafiso ezberdin samarrak ditu, terminalak alboetara makurtzeko joera baitu.

Sasoia eta lekua aldatu

Ohikoa abenduan eta urtarrilean, belardi goroldiotsuetan, bere tamainagatik erraz pasatzen da oharkabean.[4]

Banaketa eremua aldatu

Afrikako iparraldea, Asia, Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 334 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). [., orria 784 . I.S.B.N.: 84-404-0530-8 Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. ] Iberduero.
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 526 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak aldatu