Gloucestergo katedrala
Gloucestergo katedrala edota San Pedro eta Trinitate Santu eta Banatuezinaren katedrala (ingelesez Gloucester Cathedral edo Cathedral Church of St Peter and the Holy and Indivisible Trinity) Ingalaterra mendebaldeko Gloucestershire konderriko Gloucester hirian dagoen katedral bat da. San Pedroren omenez sagaratua dago.
Gloucestergo katedrala | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Gloucestershire |
Konderri | Gloucestershire |
Barruti | Gloucester |
Hiria | Gloucester |
Koordenatuak | 51°52′02″N 2°14′48″W / 51.8673°N 2.24654°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | VII. mendea |
Izenaren jatorria | Hirutasun |
Erlijioa | anglikanismoa |
Elizbarrutia | Diocese of Gloucester (en) ![]() |
Izena | Petri |
Erabilera | Katedrala abade-etxea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa Normandiar arkitektura |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1245952 |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuLeku honetan gutxienez 1300 urtez kultua edo gurtzea burutu izan da. 679an Mercia erresumako Osric printzeak fundatu zuen. 1089an Gilen Konkistatzailea erregeak gaur egungo eraikinaren eraikuntza lanei ekiteko agindua eman zuen. 1541an Henrike VIII.a Ingalaterrakoak bertako abadetxea desegin eta Gloucestergo elizbarruti anglikar berria sortarazi zuen.
Zinema
aldatuBitxikeri gisara, Harry Potter pertsonaiari buruzko filma ugariren eszenak bertan filmatu izan dira, eraikin honen barnealdeak Hogwarts ikastetxea islatzeko balio izan zuelarik.
Irudiak
aldatu-
Klaustroaren lorategia.
Kanpo estekak
aldatu- Gloucestergo katedralaren webgunea (Ingelesez)