Glenveagh gaztelua (ingelesez Glenveagh Castle, irlanderaz Caisleán Ghleann Bheatha) Gweedore udalerrian kokatzen den gaztelua da, Irlandako Errepublikako Donegalgo konderria dagoena. Inguratzen duten 170 km²-ek Glenveagh Parke Nazionala osatzen dute. Veagh aintziraren ertzean kokaturik dago.

Glenveagh gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Ulster
Irlandaren banaketa administratiboa Donegalgo konderria
HerriGaoth Dobhair
Koordenatuak55°02′N 7°58′W / 55.03°N 7.97°W / 55.03; -7.97
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1869 (juliotar egutegia)

John Adair kapitaina

aldatu

Laoiseko konderriko jatorria zuen John Adair kapitainak altxatu zuen Eskoziako gazteluen estilora 1870 eta 1873 artean. Estatu Batuetan lurrekin espekulatuz dirutza egin zuen eta Eskoziako Balmoral gaztelua gaindituko zuen jauregia egin nahi izan zuen. Eremuko basoak soildu arazi zituen haranen ikuspegia galerazten baitzioten eta Gosete Handiaren garaian bere lurretan zeuden 244 laborari kanporatu zituen.

Hollywoodeko izarrak

aldatu

Filadelfiako Henry Plumer McIlhennyk erosi zuen gaztelua 1937an eta bere eskutik Hollywoodeko hainbat zine izar izan ziren bertan oporretan, Marilyn Monroe, Clark Gable, Charlie Chaplin eta Greta Garbo besteak beste. 1981ean Irlandako Gobernuak erosi zuen.

Ikus, gainera

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu