Laois konderria

Laoiseko konderria» orritik birbideratua)

Laois konderria (gaeleraz Contae Laoise) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 1.719 km2-ko azalera dauka eta 80.559 biztanle zituen 2011an. Portlaoise dauka hiriburu eta hiri nagusia.

Laois konderria
 Irlandako Errepublika
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
ISO 3166-2IE-LS
HiriburuaPortlaoise
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak53°00′N 7°24′W / 53°N 7.4°W / 53; -7.4
Azalera[convert: invalid number] km²
MugakideakOffalyko konderria, Kildareko konderria, Carlowko konderria, Kilkennyko konderria eta Tipperaryko konderria
Demografia
Biztanleria67.012 (2016)
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00
MatrikulaLS
laois.ie

Hiri eta herriak

aldatu

Historia

aldatu

Jakina da k.a. 8.500 urte inguruan jadanik talde ehiztari-biltzaileak izan zirela eremuotan. Neolito garaian (k.a. 4.000-2.500) basoak soildu eta zekaleak landatu ziren.

Kristautasuna VI mendean iritsi zen. San Canicek Aghaboe abade-etxea sortu zuen eta San Mochuak Timahoe monasterioa. Rock of Dunamase gaztelua ere garai hartakoa da.

XII mendean normandiarrek lurraldea konkistatu eta leinster probintzian sartu zuten. Gotorleku ugari altxatu eta erabat kontrolatu zituzten lurrik onenak, bertako buruzagiek zohikaztegietara alde egin behar izan zutelarik.

1556an sei lurralde batu eta konderria osatu zuten. Konderriaren izena Queen's County ("Erreginaren konderria") zen Maria I.a Ingalaterrakoaren erregealdian egin baitzen. Sei lurraldeen artean Leix (irlanderaz "Laois") nagusituz joan zen. Hurrengo mendean bi kolonizazio aro ezagutu zituen Laoisek eta ingelesez bete zen.

XIX mendeko Gosete Handiak gogor jo zuen konderria eta populazioa nabarmen jeitsi zen, asko hil egin ziren eta beste askok atzerrira alde egin zuten.

Irlandako Errepublika sortzean konderriaren izena Laoighis eta Leix bihurtu zen eta 2001etik aurrera Laois da. Hala ere lurrak salerosterakoan oraindik Queen's County izena ere erabiltzen da.

Ekonomia

aldatu

Abeltzaintza da jarduera ekonomiko nagusia. 230.000 abelburu daude, biztanle bakoitzeko hiru. Zohikatza ere garrantzitsua da konderriaren ekonomian. Industriagune txiki batzuk badaude herri handenetan kokaturik, baina 1.500 pertsonek baino ez dute sektore horretan lan egiten.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Pertsona ezagunak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page