Glamiseko gaztelua (ingelesez: Glamis Castle) Eskoziako Angus eskualdeko Glamis herriaren ondoan kokatutako gaztelua da. Lyon leinuaren egoitza izan da XIV menetik. Jurgi VI.a Erresuma Batukoaren emazte Elizabeth Bowes-Lyon Erregina Ama-k bertan pasa zuen haurtzaroa. Haien alaba Margarita Glamiseko gazteluan jaio zen. A mailako eraikina izendaturik dago.

Glamiseko gaztelua
Glamis Castle
Glamiseko gaztelua
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaAngus
Koordenatuak56°37′13″N 3°00′09″W / 56.6203°N 3.0024°W / 56.6203; -3.0024
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1372
Arkitektura
EstiloaArte gotikoa
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
Kontaktua
Helbideaby Forfar DD8 1RJ
Webgune ofiziala

Kokapena

aldatu

Gaztelua Forfar herritik 8 kilometrotara kokaturik dago Strathmore haranean. Iparraldean Grampianak ditu eta hegoaldean Sidlaw mendiak. 57 km²-ko azalera dauka eta parke eta lorategiez gain baratzak eta abereak ere baditu.

Historia

aldatu

1376an Roberto II.a Eskoziakoak agindu zuen Glamiseko gaztelua eraikitzea eta Sir John Lyon ezarri zuen bertako jabe. Ordutik Lyon familiarena izan da gaztelua. XV mendean berreraiki egin zuten L itxura emanez. Glamiseko VI Lorda Janet Douglasekin ezkondu zen baina 1528an Koroarekiko traizioaz akusatua izan zen. Bere senarra hil ere egin zuen eta sorginkeria ere egotzi ziotenez Edinburghen erre egin zuten. Orduko erregea zen Jakue V.ak gaztelua beretzat hartu zuen baina 1543an VII Glamiseko Lordari itzuli zion.

1606an Glamiseko IX Lordak gaztelua birdiseinatu zuen. Tradizionalki Iñigo Jones arkitektu ingelesa hartu izan da lanen arduradun baina badirudi William Schaw izan zitekeela gaztelu berria diseinatu zuen arkitektoa. Ingalaterraren Eskoziako konkista garaian (Commonwealth, 1653-1659) soldaduak izan ziren bertan eta Glamiseko gaztelua nahiko hondatua gelditu zen. 1670 eta 1689 artean gaztelua berriztu egin zen eta ordukoak dira gaur egun ikusten diren egitura gehienak. XIX mendean suak hego-mendebaldeko eraikina erre zuen eta berreraiki egin behar izan zen.

Esan bezala Jurgi VI.a Erresuma Batukoaren emazte Elizabeth Bowes-Lyon Erregina Ama-k bertan pasa zuen haurtzaroa. Haien alaba Margarita Glamiseko gazteluan jaio zen. Lehen Mundu Gerra garaian ospitale militarra ere izan zen.

Bitxikeriak

aldatu
  • Eassie Stone harri piktoa aurkitu zen bertako lurretan.
  • William Shakespearen antzezlaneko Macbeth erregea Glamiseko gazteluan bizi zen, ez ordea benetako Macbeth Eskoziakoa.
  • Glamiseko munstroa: batzuek diote haur deforme bat dela, beste batzuek haur-vanpiroa...
  • Earl Beardie: Glamiseko II Lorda, Alexander Lyonen arima azaltzen omen da kartetan jokatzen.
  • 1987tik aurrera Eskoziako Bankuko 10 liberatako biletetan agertzen da.

Kanpo estekak

aldatu