Gizarte ardura korporatibo

Gizarte erantzukizun korporatibo» orritik birbideratua)

Enpresan, gizarte erantzukizun korporatiboa enpresaren bere helburuak betetzeko konpromisoa da, helburu hauek enpresaren baitakoak nahiz kanpokoak direlarik, enpresarekin harremanetan dauden pertsona guztien itxaropenak betetzeko ahaleginaren bitartez, ekonomia, gizarte nahiz ingurumen-arloetan. Nabarmendu behar da gizarte ardura korporatiboa ez dela enpresaren berezko helburuetatik at dagoen zeregina, enpresa bera indartzeko modu bat baizik, baina enpresaren jarduerak ingurunean dituen eragin positiboak bultzatuz eta negatiboak baztertuz. Gizarte ardura korporatiboa iraunkorra eta eraginkorra izan dadin, enpresak politika integral diseinatu behar du, enpresaren baloreetan erroturik eta enpresan interesak dituzten eragile guztien iritzia kontuan hartuz.

Bilakaera aldatu

Esan beharra dago historian zehar mundu guztiak ez zuela era berean funtzionatzen, beti egon izan dira gizartearekiko erantzukizun handiagoa izan duten enpresak baina RSC-aren gorakada garaia zenbait gertakarik eragin zuten.

Hasiera batean 1970. hamarkadan globalizazioarekin zenbait enpresek hazkunde garaia bizi izan zuten eta hauetako batzuk gizarte erantzukizunaz pentsatzen hasi ziren eta “balantza sozial”-aren mugimendua eman zen. Hala ere arreta hauek ez zuten asko iraungo, munduko potentzia nagusiek (AEB eta EB) kapitalismo liberalaren aldeko gobernuak zituztelako seguruenik.

1990. hamarkadan ordea RSCari oparotasun garaia etorri zitzaion berriz ere, aurreko ideiarekin alderatuz zenbait aldaketa eman ziren, honela 1970. hamarkadan sortutako “balantze sozial” delakoa orain RSC edo IRSC deitzera pasako da eta lehen arreta jasotzen zuten kontuek ere aldaketak jasango dituzte gizartearen kezken eboluzioarekin batera. Ramiro, C.(2010).

Lehen aipatutako ustelkeria ekonomiako hainbat arloetan eman zen eta horren adibide dira Fernandez, G.R(2009)an aipatutako kasuak:

Ingurugiroarekin erlazionatuak:

Sozialak:

  • 1990. hamarkadan Nike enpresak haurren esplotazio kasu bat izan zuen.
  • Shell enpresak Nigeriako diktadurarekin kolaborazioa.
  • Benneton eta Argentinako indigenen kasua.

Kontableak (Biztanleriaren aurrezkiak):

Esan daiteke guzti honek gizartea gero eta kontzientziatuagoa egotea ekarri zuela, eta  biztanleriak enpresek modu etiko batean funtzionatzea eskatzea eragin zuela, RSCa irtenbide aproposena bezala planteatuz.

Planteamendu aldaketa aldatu

RSCa enpresak unitario izatetik pluralista izatera pasatzerakoan sortu zela esaten da honek printzipio aldaketa bat eragiten duelako.

Enpresa unitarioak honako printzipioak jarraitzen dituzte:

  • Enpresa kapitala aportatu dutenena da.
  • Oinarrizko helburua jabeentzako mozkinen lorpena da.
  • Erantzukizuna soilik jabeekiko gainontzeko stakeholder-ak alde batera utziz.
  • Informazio publikoari dagokionean, soilik informazio finantzarioa ematen da, jabeen irabaziak demostratzearren.
  • Enpresan gertatutako gainontzeko gertakariei buruzko informazioaren pribatutasuna.

Ikuspuntu unitario honi loturiko kontzeptua shareholder-arena da. Shareholder-ak enpresaren jabeak izango dira, hau da, enpresak funtzionatu ahal izateko bere kapitalaren bidez ekarpenak egin dituztenak, beste modu batera esanda; akziodunak. Lehen esan bezala enpresak bilatuko duena shareholder hauek ahalik eta gehien aberastea da hau baita bere helburu nagusia, eta zeharka ere gizartea aberastuko du, baina hau interes propioak betetzearren egingo du, enpresa berak lana kontratatu beharko duelako funtzionamenduan mantendu ahal izateko. Cuervo (2003)-k (Muga(2016)-an aipatua) dioen moduan, erakundeak kanpoko interes taldeekin izango dituen obligazio bakarrak legeak ezarritakoak edo adostutako kontratuak ezarritakoak izango dira.

Enpresa pluralistak ordea erabat desberdinak diren printzipio hauen arabera jarduten dute:

  • Enpresa izaki konplexu bezala ulertzea, hau da interes kontrajarriak dituzten partaideen arteko koalizioa bezala ikustea; enpresa jabeak, mailegariak, langileak, hornitzaileak, bezeroak, Administrazioa eta gainontzeko partaideek ez dituzte eskaera berdinak izango eta enpresak orokorrean oreka mantentzearren bakoitzari ahalik eta era egokienean erantzun beharko die.
  • Enpresaren egintzek ez dute soilik stakeholder-engan eragina, gizarte guztiarengan baizik, eta zehazki garapen sostengarrian eta ingurugiroan duten eragina nahiko nabarmena da.
  • Enpresaren egintzen efikazia eta efizientzia ez da soilik ondasun materialetan neurtzen, hau da salmenta kopuru edo bezero karteran, honen neurketarako enpresa eta gizartearen bizi kalitatearen arteko erlazioari dagozkien zenbait aspektu ere kontuan izango dira.
  • Ohiko informazio publikoaz aparte, finantziarioa, RSC inguruko dokumentazioa aurkeztu beharko da, enpresak arlo honetan gauzatu dituen egintzen berri emanez, hau IRSC dokumentuan jasoko da.
  • RSC-a enpresaren jarduera ekonomikoarekin batera kudeatu behar da, era osagarrian.

Ikuspuntu honi loturiko kontzeptua stakeholder da. Stakeholder kontzeptuaren oinarria enpresa gizartearen parte dela ulertzean dago, ondorioz inguru edo kolektiboarekin etengabeko harremanean egongo den ente bat izango da. Honela enpresaren erantzukizun korporatiboa hiru ataletan banatuko da, inguru ekonomikoa, inguru soziokulturala eta inguru medioambientala.

Kanpo estekak aldatu