Baia Mare (errumanieraz «Meategi handia» esan nahi du; hungarieraz: Nagybánya, alemanez: Frauenbach; latinez: Rivulus Dominarum) Errumaniako iparraldeko hiri bat da, Maramureş probintziako hiriburua.

Baia Mare
Baia Mare
municipiu of Romania (en) Itzuli
Rivulus Dominarum.jpg
Logo ZMBM.jpg ROU MM Baia Mare CoA.png
Administrazioa
Herrialdea Errumania
JudețMaramureş konderria
Alkatea Cătălin Cherecheș (en) Itzuli
Izen ofiziala Baia Mare
Jatorrizko izena Baia Mare
Posta kodea 430011–430435
Herriburua Baia Mare (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak 47° 39′ 35″ N, 23° 34′ 55″ E / 47.6597°N,23.5819°E / 47.6597; 23.5819Koordenatuak: 47° 39′ 35″ N, 23° 34′ 55″ E / 47.6597°N,23.5819°E / 47.6597; 23.5819
Baia Mare jud Maramures.jpg
Azalera 236 km²
Altuera 228 m
Demografia
Biztanleria 123.738 bizt. (2011ko urriaren 31)
Dentsitatea 524,31 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1329
Telefono aurrizkia 262
Ordu eremua Eastern European Summer Time (en) Itzuli
Hiri senidetuak Hódmezővásárhely (en) Itzuli, Hollywood (Florida), Kitwe (en) Itzuli, Nyíregyháza, Serino, Szolnok, Wels (en) Itzuli, Zalău (en) Itzuli, Ivano-Frankivsk eta Bielsko-Biala
Matrikula MM
baiamare.ro

Hiria haran batean dago, mendiz inguratua, hala nola Gutâi (1.443 m) eta Igniş (1.307 m). Bukarestetik 600 km ingurura dago, Hungariako mugatik 70 km-ra eta Ukrainako mugatik 50 km-ra. Hiriak lau herri ditu bere mende: Blidari (Kőbánya), Firiza (Felsőfernezely), Valea Borcutului (Borpatak) eta Valea Neagră (Feketepatak).

1912an 12.877 biztanle zituen. Geroztik, hiria etengabe hazi zen 1990eko hamarkada arte: 1956an 35.920, 1966an 62.658, 1977an 100.985 eta 1992an, 149.205. Harrezkero, populazioa urrituz egin da: 2004an, 141.254 biztanle, eta 2011n, 114.925. Populazioaren % 84 errumaniar jatorrikoa da, eta % 12 hungariar jatorrikoa.

Hiriaren jarduera ekonomiko nagusia inguruetako meatzaritzan oinarritu da, baina, 1989ko iraultzaz geroztik, meatzaritzak behera egin du nabarmen. Geroztik, beste industria eta zerbitzu-industria batzuk ezarri dira hirian (altzarigintza, saltegi handiak)

HistoriaAldatu

Hiria 1328an aipatzen da lehen aldiz, Karlos I.a Hungariakoaren idazki batean, latinez, Rivulus Dominarum izenarekin.

Lehenengo Mundu Gerraren ondoren, Austria-Hungarietako Inperioa desegin egin zen, eta Baia Mare Errumaniaren mende gelditu zen. 1940-1944 bitartean, Hungariak okupatu zuen, baina Errumaniara itzuli zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu