Gipuzkoako Txakurkros liga

Gipuzkoako Txakurkros Liga Gipuzkoako talde ezberdinek antolatzen duten lehiaketa bat da. Gipuzkoan lehiatzen diren txakurkros lasterketa ezberdinak osatzen dute. Lasterketa bakoitzean lortutako postuaren arabera puntu kopuru ezberdinak irabazten dira eta denboraldi amaieran puntu gehien lortu dituen korrikalariak lehiaketaren garaile bihurtzen da. Adinaren arabera lau kategori ezberdin daude, junior, senior, 40 urte edo gehiago eta 50 urte edo gehiago bai emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Lehenengo ekitaldia 2011/2012 denboraldian egin zen.


Lasterketak aldatu

Hasiera batean 6 lasterketa osatzen zuten Gipuzkoako txakurkros liga, Donostiako txakurkrosa, Pasai Donibaneko txakurkrosa, Zumaiako txakurkrosa, Tolosako txakurkrosa, Errenteriako txakurkrosa eta Oiartzungo txakurkrosa. 2013/2014 denboraldian beste bi lasterketa gehiago batu egiten dira lehiaketara, Bergara eta Orioko txakurkros lasterketak, aldiz Oiartzungo txakurkrosa bertan behera gelditu egin zen.


Kanpo estekak aldatu

http://www.txakurkros.com/