Gihan Ibrahim (arabieraz: چيهان إبراهيم‎‎‎, Gigi ezizenaz ezaguna; Long Beach, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1986ko abenduaren 2a - ) egiptoar kazetari, blogari eta militante sozialista da. Time aldizkariaren arabera 2011ko Egiptoko Iraultzaren buruzagietako bat zela esan zuen, Tahrir plazan. Ibrahimen arabera, hala ere, Internetek paper garrantzitsua jokatu zuen Hosni Mubarak kanporatzeko, baina "kaleko borrokak izan ziren garrantzitsuena (...) botere horrek ekarri zuen iraultza".

Gihan Ibrahim

Bizitza
JaiotzaLong Beach1986ko abenduaren 2a (37 urte) (36 urte)
Herrialdea Egipto
BizilekuaKairo
Hezkuntza
HeziketaThe American University in Cairo (en) Itzuli
Kairoko Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSozialista Iraultzaileak

Kairoko Amerikar Unibertsitatean graduatu zen zientzia politikoetan. Kaliforniako Orange Coast Collegen ikasi zuen lehenago. Iraultzaren aurretik ez zuen langile mugimenduaren harremanik izan, baina Hossam el-Hamalawyk emandako hitzaldi batean Sozialista Iraultzaileak alderdian militatzera eraman zuen.

Inigo Gilmoren "Gigi's revolution" dokumentalaren protagonista izan zen, non Tahrir plazako bizitza zein Egiptoko goi klaseko pertsona batzuen iritziak agertzen diren.