Gibelarrosa liraina (Russula aurora edo Russula rosea) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Arrosa edo gorrixka koloreko Russula generokoen artean, jangarri bakarra da.

Gibelarrosa liraina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula aurora
Krombh., 1836

Deskribapena aldatu

Kapela: 8 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura, erdialdean pixka bat deprimitua. Azal bereizgarria, distiratsua, ertza pixka bat pruinaduna (distira zurixkak dituen hauts matea ateratzen du) eta likatsua eguraldi hezean, arrosa, izokin kolorekoa edo okre-arrosa, toki batzuetan arrosa-krema kolorez zurbiltzen da eta ertzean argiagoa izaten da.

Orriak: Lodiera aldakorrekoak eta baita tartea ere, finak eta zuriak, krema-horixka kolorera biratuz,

Hanka: Zuria, zilindrikoa, 12 cm arteko garaierakoa eta 3 cm arteko diametrokoa, sendoa, baina hauskorra, klariona bezala apurtzen da, Russula generoko guztiak bezala. Eraztunik gabe.

Haragia: Zuria, gogorretik bigunera eta hauskorrera biratzen du. Fruta usain ahularekin eta zapore gozoarekin, mina ez. Gorriz erreakzionatzen du sulfobanillarekin. Espora-jalkina, zuria.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna aldatu

Erdipurdiko jangarria.[4]

Nahasketa arriskua aldatu

Sukaldaritzan balio gutxi duten beste Russula arrosa edo gorrixkekin nahas daiteke. Russula lepida delakoarekin, honek, trinkotasun gogorragoa du, oina arrosaz tindatua, haragiak griserako joera du, menda zapore pixka batekin; sulfobanillarekin ez du gorriarekin erreakzionatzen. [5]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaren erditik udazkenaren erdira. Hostoerorkorren basoetan, pagadietan. Talde txikitan atera ohi da.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Russula rosea, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 61 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo Investigación y divulgación de la micologia.
  5. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak aldatu