Get Carter (euskaraz Atzeman Carter) 1971ko Mike Hodges ingeles zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako akziozko thriller filma bat da. Ted Lewis ingeles idazlearen Jack's Return Home (Jacken Etxerako Itzulera) eleberrian oinarritua dago. Michael Caine, Ian Hendry, John Osborne eta Britt Ekland aktoreek antzeztu zuten.

Get Carter
Jatorria
Argitaratze-data1971
IzenburuaGet Carter
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaZinema beltza, krimenezko filma eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena107 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaJack's Return Home (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mike Hodges
Gidoigilea(k)Mike Hodges
Ted Lewis

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaMichael Klinger
Michael Caine

Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
Ekoizpen-diseinatzaileaAssheton Gorton (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRoy Budd
Argazki-zuzendariaWolfgang Suschitzky
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNewcastle upon Tyne
Argumentu nagusiaMendekua

IMDB: tt0067128 Filmaffinity: 345373 Allocine: 29436 Rottentomatoes: m/1076721-get_carter Allmovie: v92874 TCM: 1030477 Metacritic: movie/get-carter-1971 TV.com: movies/get-carter-1971 Netlix: 60002362Edit the value on Wikidata

Filmak estreinatu eta berehalako arrakasta izan zuen, Erresuma Batuko ikur kultural eta kultuzko filma bilakatu zen, Michael Cainen film nabarmenetakoa izanik. Filmaren doinua eta soinu banda bera ere oso ezagunak bihurtu ziren.

2000an Sylvester Stallone aktoreak antzeztutako izenburu berdineko estatubatuar berregokitzapena estreinatu zen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jaiotzez Ipar-ekialdeko Ingalaterran dagoen Newcastle hirikoa den Carter (Michael Caine) hiltzaile profesional hotz, gupidagabe eta metodikoa urte luzez Londresen erakunde kriminal boteretsu batentzat lanean jardun du. Bere anaia hil dela jakitean bere jaioterrira itzuliko da, poliziaren txostenaren anaia itxuraz gidari mozkor batek autoz jota hil omen da. Halere, krimenaren industriako eskarmentudun profesionala denez heriotza istripua ez dela izan eta haren atzean zeozer ustela badela susmatuko du. Hortaz, bere buruzagiek Londresera itzultzeko agindu arren, Carterrek bere anaia mendekatzeko asmoz hirian ikertzeari ekingo dio.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu