Gertaera alternatiboak

Gertaera alternatiboak (alternative facts) Kellyanne Conway AEBko Presidentearen Alholkulariak 2017ko urtarrilaren 22an Meet the Press telebista programako elkarrizketa batean erabilitako esamoldea da. Elkarrizketa honetan Kellyanne Conwayek Sean Spicerrek (Etxe Zuriko Prentsa Idazkaria) Donald Trumpen inaugurazioan egondako jende kopuruari buruz egindako adierazpen faltsuak defendatu zituen. Elkarrizketan Chuck Toddek Conway presionatu zuenean esateko ea zergatik esan zuen Spicerrek frogatu zitekeen faltsukeri bat, Conwayek erantzun zion Spicer “gertaera alternatiboak” eskaintzen ari zela. Toddek erantzun zion “Begira, gertaera alternatiboak ez dira gertaerak. Faltsukeriak dira.”[1]

"Gertaera alternatiboak" ukatu eta zientziaren balioa aldarrikatzen duten bi pertsona mobilizazio batean.

Sare sozialetan adarra jo zioten Conwayi “gertaera alternatibo” esateagatik frogatu zitezkeen faltsukeriei, eta kritika gogorrak jaso zituen kazetari eta komunikabide taldeen partetik, besteak beste Dan Rather, Jill Abramson eta The Public Relations Society of Americaren partetik. Askok eta askok esamoldea “orwelliar” gisa deskribatu zuten, batez ere doublethink terminoarekin lotuz. Elkarrizketa eta lau egunera Geore Orwellen 1984 nobelaren salmentak %95 igo ziren, Amazon.com-en lehen postuko best-seller bilakatuz. Beste batzuen artean The New York Times-ek Conwayren esamolde honi egotzi zioten liburuaren bat bateko arrakasta[2].

Beranduago Conwayek erabilitako hitzak babestu zituen, “gertaera alternatiboak” “datu gehigarri eta informazio alternatibo” gisa definituz[3].


Testuingurua aldatu

2017ko urtarrilaren 21ean Sean Spicer Etxe Zuriko Prentsa Idazkariak bere lehen prentsaurrekoa eman zuen, non komunikabideei Donald Trump presidentearen inauguraziora joan zena baino jende gutxiago joan zela esan izana leporatu zien, adieraziz zeremoniak “inoiz inaugurazio baten lekuko izan den publiko handiena erakarri zuen-eta kitto-bai presentzialki bai munduan zehar”[4].

Bai garraio publikoaren inguruko datuek eta bai argazkiek Spicerren adierazpenak faltsuak zirela frogatzen zuten[5][6][7]. Airetik hartutako irudiek erakusten zuten Trumpen inaugurazioan egondako publikoa 2009ean Barack Obamarenean egondakoa baino txikiagoa zela. Spicerrek esan zuen 420,000 pertsonek hartu zutela metroa egun horretan, 2013ko 317,000ekin alderatuz. Ez zuen iturririk eskaini ezta konparatzen ari zen denbora tartearen inguruko argipenik eman. Benetan 193,000 pertsona inguruk erabili zuten metroa  gauerdia eta goizeko hamaiken artean 2017an,  317,000  2013an[8][9]. Egun osoko erabiltzaile kopurua 570,557 izan zen 2017an, 782,000  2013an[10].

Data Erabilera (WMATA)

Goiza[11]

Erabilera (WMATA)

Egun osoa

Iradokitako erabilera

(Sean Spicer)

Urtarrilak 20, 2005


George W. Bushren inaugurazioa

197,000 575,069 N/A
Urtarrilak 20, 2009


Barack Obamaren inaugurazioa

513,000 1,120,000 N/A
Urtarrilak 21, 2013


Barack Obamaren inaugurazioa

317,000 782,000 317,000
Urtarrilak 20, 2017


Donald Trumpen inaugurazioa

193,000 570,557
420,000

Spicerrek gainera inaugurazioan zehar erabilitako lurreko estalki zurien inguruko informazio okerra eman zuen, esanez Trumpen inaugurazioan erabili zirela lehendabiziko aldiz eta jende gutxiago egotearen efektu bisuala eragiten zutela. Estalki hauek, ordea, 2013an ere  izan ziren erabiliak, Obamaren bigarren agintaldiaren inaugurazio zeremonian[12]. Spicerrek ez zuen komunikabideen galderarik ametitu prentsaurrekoan[4].

2017ko urtarrilaren 22an Kellyanne Conway AEBko Presidentearen Alholkulariak Sean Spicer defendatu zuen Meet the Press telebista programako elkarrizketa batea. Chuck Toddek Conway presionatu zuenean esateko ea zergatik esan zuen Spicerrek frogatu zitekeen faltsukeri bat, Conwayek erantzun zion Spicer “gertaera alternatiboak” eskaintzen ari zela. Toddek erantzun zion “Begira, gertaera alternatiboak ez dira gertaerak. Faltsukeriak dira”[13][1]  Bere erantzunean esan zuen jende multzo handi bat zegoenean ez zela posible kopuru errealak kalkulatzea eta Todd bera barregarri uzten saiatzen ari zela[14][15][16].

Bi egun beranduago Spicerrek bere WMATA  (Washington Metropolitan Area Transit Authority) edo metroari inguruko adierazpenak zuzendu zituen, esanez berari eman zizkioten estatistiketan oinarritu zela. Inoiz jende gehienak ikusitako inaugurazio zela berrestu zuen, telebistako, internet bidezko eta bertan egondako ikusleak kontuan hartuta, nahiz ideia hau oso disputatua izan[17][18].

Todden elkarrizketa eta bi egun beranduago Trumpek ezarritako bidaiatzeko mugak defendatu zituen, existitzen ez zen “Bowling Greeneko sarraskia”ri buruz hitz eginez (beranduago esan zuen Bowling Green, Kentuckyko, bi irakiarren atxiloketaz ari zela, Iraqeko matxinatuei laguntza bidaltzeagatik). Gainera, 2011ean Obamak “irakiar errefuxiatuen bisak sei hilabetez debekatu” zituela ere esan zuen, hau ere faltsua izanik[19][20].  Bere baieztapen faltsuak zirela eta “gertakari alternatiboak” beste maila batera eramate leporatu zioten[21].

Conwayek esandakoa babestu zuen 2017ko martxoko elkarrizketa batean: “Bi gehi bi lau da. Hiru gehi bat lau da. Alde batetik eguzkitsu, bestetik lainotsu. Edalontzia erdi betea, edalontzia erdi huts. Horiek dira gertaera alternatiboak”[22]. 2018ko irrati elkarrizketa batean aldarrikatu zuen profesionalki gertaerak ikuskatzen zituztenak, haien egiazkotasuna neurtzeko, normalean politikoki liberalak zirela, eta haiek nahi zutena aukeratzen zutela ikuskatu beharreko bezala. Honen aurka esan zuen estatubatuarrek beraiek ikuskatu behar zituztela datu edo gertaerak, pertsonek beraien datu eta figura propioak zeuzkatela, beraientzako garrantzitsuak zirenak[23].

Erreakzioak aldatu

Kritikak aldatu

Spicerren prentsaurrekoan eta Conwayen ondorengo adierazpenek berehalako erantzuna izan zuten sare sozialetatik. Dan Rather kazetariak kritika bat argitaratu zuen bere Facebook orrialdean[24][25]. Ratherek idatzi zuen:  

Hauek ez dira garai normalak. Ohiz kanpoko garaiak dira. Eta ohiz kanpoko garaiek ohiz kanpoko neurriak galdegiten dituzte. Estatu Batuetako presidentearen bozeramaileak gezur bat “gertaera alternatibo” esamolde orwelliarrean biltzen duenean...Prentsa idazkari bat daukazunean Etxe Zuriko kazetarien aurreko lehen agerraldian gezurra esan, mehatxatu eta gero gelatik ospa egiten duena galdera bakar bat erantzuteko barrabilik gabe… Gertaerak eta egia ez dira alderdi politikoaren araberakoak. Gure demokraziaren oinarria dira. Eta edo haiekin zaude, gurekin, gure Konstituzioarekin, gure historia eta gure nazioaren etorkizunarekin, edo haien aurka zaude. Denok erantzun behar dugu galdera hau[26].

The New York Times  egunkariak Spicerrek prentsaurrekoan emandako informazioa egiaztatuz erantzun zuen[27]. Besteak beste, Obamaren eta Trumpen inaugurazioko argazkiak erakutsi zituzten parez pare.

Jill Abramson kazetari eta New York Timeseko editore exekutibo izandakoak Conwayen iruzkinen izaera orwelliarra salatu zuen, esanez “gertaera alternatiboak” gezurrak besterik ez direla[28].

Merrian-Webster hiztegiaren web orriak adierazi zuen “gertaera/datu” hitzaren bilaketak asko igo zirela Conwayek “gertaera alternatibo” esamoldea erabili eta gero. Gainera, polemikan parte hartu zuten “gertaera bat objektiboki erreala den informazio bat da” jarriz Twitterren. Txioak esteka bat zuen, Conwayren hitz honen erabilerari buruzko artikulu batera zeramana[29][30][31][32].

Erabilera legala aldatu

Beirtbart Newseko 2017ko urtarrilaren 23ko artikulu batean, Joel Pollakek Conwayren “gertaera alternatibo” esamoldearen erabilera babestu zuen, esanez “ez ziola inori minik egiten, eta termino egokia zela testuinguru legal batean, non alderdi bakoitzak auziaren bere bertsioa ezartzen duen, auzitegiak erabaki dezan”. The Guardianek esan zuen ordea “interneteko hiztegi legal ezberdinen araketak ez du termino honen arrastorik eskaini ”[33].

Astebete beranduago, American Thinker aldizkari kontserbadoreak argudiatu zuen Conwayren aurkako kritika uholdea harrigarria zela, eta “gertaera alternatibo” esamoldea ohikoa zela testuinguru legaletan, abokatu gehienek haren berri zutelarik, eta horregatik erabiliko zuela Conwayek, zeina zuzenbidea ikasia zen George Washington Unibertsitateko zuzenbide eskolan[34][35].

Kultura popularrean aldatu

2018eko urtarrilaren 16an Alemaniako hizkuntzalariak “gertaera alternatibo” aukeratu zuten 2017ko ez-hitz gisa[36], eta Australiak izendapen berbera eman zion 2017ko abenduan[37].

CNNek iragarki kanpaina bat egin zuen, “Lehengo, datuak” izenekoa, gertaera alternatibo eta fake news-en (berri faltsuak) fenomenoen aurrean erantzun zuzena zena. Horretaz gain, kontzeptua oso erabilia izan da bai telebistan bai sare sozialetan, Robert de Niro eta Steven Spielberg bezalako figura famatuak ere mintzatu dira haren inguruan, adibidez, egia objektiboa defendatuz[38].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Blake, Aaron (January 22, 2017). "Kellyanne Conway says Donald Trump's team has 'alternative facts.' Which pretty much says it all". The Washington Post. Retrieved January 22, 2017.
  2. -de Freytas-Tamura, Kimiko (January 25, 2017). "George Orwell's '1984' Is Suddenly a Best-Seller". The New York Times. Retrieved January 26, 2017. -Calfas, Jennifer (January 24, 2017). "Sales of '1984' surge after Conway talks 'alternative facts'". The Hill. Retrieved January 24, 2017. -Koh, Elizabeth (January 24, 2017). "George Orwell's '1984' surges in sales after 'alternative facts' comment". The Kansas City Star. Retrieved January 24, 2017. -Kakutani, Michiko (January 26, 2017). "Why '1984' Is a 2017 Must-Read". The New York Times. Retrieved January 26, 2017.
  3. Nuzzi, Olivia. "Kellyanne Conway Is the Real First Lady of Trump's America". Daily Intelligencer.
  4. a b Cillizza, Chris (January 21, 2017). "Sean Spicer held a press conference. He didn't take questions. Or tell the whole truth". The Washington Post. Retrieved January 22, 2017.
  5. Stelter, Brian (January 21, 2017). "White House press secretary attacks media for accurately reporting inauguration crowds". CNN. Retrieved January 21, 2017.
  6. Wallace, Tim; Yourish, Karen; Griggs, Troy. "Trump's Inauguration vs. Obama's: Comparing the Crowds". The New York Times.
  7. Mijnssen, Ivo (January 23, 2017). "Die Parallelwelt des Trump-Teams: "Alternative Fakten sind Lügen"". Neue Zürcher Zeitung (in German). Retrieved January 25,2017.
  8. Alt-fact: Trump's White House threatens war on media over 'unfair attacks'". Haaretz. Reuters. January 22, 2017. Retrieved January 23, 2017.
  9. Fandos, Nicholas (January 22, 2017). "Fact-checking the White House 'alternative facts'". The Seattle Times. Retrieved January 23, 2017.
  10. Qiu, Linda (January 21, 2017). "Donald Trump had biggest inaugural crowd ever? Metrics don't show it". Politifact. Retrieved February 2, 2017.
  11. Metro [@wmata] (January 20, 2017). "Metro Ridership: As of 11am, 193k trips taken so far today. (11am 1/20/13 = 317k, 11am 1/20/09 = 513k, 11am 1/20/05 = 197k) #wmata" (Tweet) – via Twitter.
  12. "President Trump's Spokesman Just Lied About The Size Of The Inauguration Crowd". BuzzFeed. January 22, 2017. Retrieved January 22, 2017.
  13. "Conway: Trump spokesman gave 'alternative facts'". New York Post. January 22, 2017.
  14. Graham, David (January 22, 2017). "'Alternative Facts': The Needless Lies of the Trump Administration". The Atlantic. Retrieved January 22, 2017.
  15. Swaine, Jon (January 22, 2017). "Trump presidency begins with defense of false 'alternative facts'". The Guardian. Retrieved January 22, 2017.
  16. Bennett, Brian (January 22, 2017). "Trump aides defend inflated inauguration figures as 'alternative facts'". Los Angeles Times. Retrieved January 22, 2017.
  17. Grynbaum, Michael M. (January 23, 2017). "Sean Spicer, Trump's Press Secretary, Reboots His Relationship With the Press". The New York Times. Retrieved January 24, 2017.
  18. Berger, Judson (January 23, 2017). "Spicer Changes Up Format at WH Briefings, Moves to Hit Reset with Press". Fox News Channel. Retrieved January 24, 2017.
  19. Hoefer, Hayley (February 3, 2017). "Kellyanne Conway's 'Alternative Facts'". U.S. News & World Report. Retrieved February 3, 2017.
  20. Hjelmgaard, Kim (February 3, 2017). "Kellyanne Conway on Bowling Green 'massacre': I meant 'terrorists'". USA Today. Retrieved February 3, 2017.
  21. Schmidt, Samantha (February 3, 2017). "Kellyanne Conway cites 'Bowling Green massacre' that never happened to defend travel ban". The Washington Post. Retrieved February 3, 2017.
  22. Nuzzi, Olivia. "Kellyanne Conway Is the Real First Lady of Trump's America". Daily Intelligencer.
  23. May, Charlie (February 1, 2018). "Kellyanne Conway: The American people "have their own facts"". Salon. Retrieved February 2, 2018.
  24. "Dan Rather takes to Facebook to blast President Trump's 'alternative facts'". Tampa Bay Times. January 22, 2017. Retrieved January 22, 2017.
  25. Calfas, Jennifer (January 22, 2017). "Dan Rather on Trump: 'These are not normal times'". The Hill. Retrieved January 22, 2017.
  26. Rather, Dan (January 22, 2017). "Dan Rather Facebook post". Facebook. Retrieved January 22, 2017.
  27. Fandos, Nicholas (January 22, 2017). "White House Pushes Alternative Facts. Here Are the Real Ones". The New York Times. Retrieved January 22, 2017.
  28. Abramson, Jill (January 23, 2017). "Sorry, Kellyanne Conway. 'Alternative facts' are just lies". The Guardian. Retrieved January 23, 2017.
  29. Merriam-Webster Trend Watch (January 22, 2017): "Conway: 'Alternative Facts' Lookups for 'fact' spiked after Kellyanne Conway described false statements as 'alternative facts'" Retrieved January 23, 2017.
  30. @MerriamWebster (January 22, 2017). "A fact is a piece of information presented as having objective reality" (Tweet) – via Twitter.
  31. Kircher, Madison Malone (January 23, 2017). "The Dictionary Attempts to Remind Kellyanne Conway What the Definition of 'Fact' Is". New York Magazine. Retrieved January 31, 2017.
  32. Raphelson, Samantha (January 26, 2017). "The Merriam-Webster Dictionary Has Been Trolling Trump On Twitter For Months". NPR. Retrieved January 31, 2017.
  33. Gabbatt, Adam (January 23, 2017). "Even rightwing sites call out Trump administration over 'alternative facts'". The Guardian.
  34. Statements of Truth - Alternative Facts.(Clarke v Marlborough Fine Art (London) Limited and Marlborough International Fine Art Establishment), Mondaq Business Briefing, May 2003, archived from the original on May 14, 2018, retrieved March 12, 2017
  35. Allison, David (February 2, 2017). "'Alternative facts': A common legal term". American Thinker. Retrieved February 12, 2017.
  36. "'Alternative Facts' Is 2017's Non-Word of the Year, German Linguists Declare".
  37. "Vollholler" zum rot-weiß-roten Wort des Jahres gewählt". Die Presse (in German). Retrieved January 18, 2018.
  38. "Robert De Niro Mocks President Trump in Profanity-Laced Tirade at NBR Awards".

Kanpo estekak aldatu