Ireki menu nagusia

Greziar mitologian, Ortro edo Ortos (antzinako grezieraz Ὄρθρος, "egunsentikoa" edo Ὄρθος, "zuzena"), bi buru zituen zakur bat zen, Ekidna eta Tifonen semea eta Zerberoren anaia. Zakur honen lehen jabea, Atlas titana izan zen, nork, beranduago, Gerion erraldoiari eman zion. Honek, Eurition artzaiarekin batera, Eritia uharteko bere idi gorri taldea zaintzen jarri zuen.

Ortro
Orthos Staatliche Antikensammlungen 2620.jpg
Ezaugarriak
Sexua ar
Familia
Aita Tifon
Ama Ekidna
Bikotea(k) Kimera
Seme-alabak Esfinge eta Nemeako lehoia
Anai-arrebak Lernako hidra eta Zerbero
Ortro Gerionekin borrokan, irudi beltzdun anfora, K. a. 540 inguru. Cabinete des Médailles

Euristeok, bere lehengusu Heraklesi, honek bete beharreko lanetako bat bezala, Gerionen abereak eramatea agindu zion, erosi eta eskatu gabe, lapurtuz, alegia. Eritia uhartera iritsi zenean, Heraklesek, mendi batean kanpatu zuen. Ortrok, Zeusen semearen presentzia nabaritu zuen eta bere atzetik abiatu zen, baina Heraklesek bere lantzarekin hil zuen. Eurition, zakurrari laguntzera joan zenean, Heraklesek, hau ere hil egin zuen.

Kimerarekin, edo, agian, Ekidnarekin, Esfingea eta Nemeako lehoiaren aita izan zen.

Kinto Esmirnakoaren arabera, Ortro, Eurition eta Gerionekin batera, Heraklesen seme zen Euripiloren ezkutuan irudikatua agertzen zen.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu